Gaur, bilduko gara ikastetxeko liburutegian, 15: 00etatik 16: 15era, gai hau jorratzeko: Oihua, abisurik gabe agertzen den komunikazio modu bat.
Etiketa: escuela de madres y padres
Guraso Eskolak
Guraso Eskolarekin jarraituko dugu, familiek hazkuntzarekin lotutako esperientziak eta prestakuntza partekatzeko gunea, eta datorren asteartean, martxoak 8, 14: 45etatik 16: 00etara elkartuko gara Zoom plataformaren bitartez.
Aztertuko dugun gaia hauxe da: Kulparen zama hazkuntzan.
Interesatuta bazaudete, bidali mezu bat gure psikologoari, Itxaso Sanchezi, eta eman izena: isanchezcamio@gmail.com
Interesgarria irudituko zaizuela espero dugu
Indautxko Eskola: Guraso Eskola –
Kaixo Familiak,
Gurasoen Eskolara itzuliko gara. Prestakuntzarako eta eztabaidarako gunea da, eta familiei seme-alabak hazten laguntzea du erronka.
AFAk, BIGEk (eskolen federazioa) eta Bilboko Udalak (doakoa) antolatutako proiektua da, eta gaian espezializatutako psikologo batek ematen du.
Datorren urriaren 19an, asteartea, hasiko gara Zoom plataforman (urtarriletik aurrera, osasun egoerak aukera ematen badu, saio presentzialak berriz egiten saiatuko gara) 14: 45etik 16: 00etara.
Proposatutako gaia hau da: zer behar dut ikastaro hau nire seme-alabekin batera hazteko? Azter ditzagun aurten landu nahi ditugun gaiak: komunikazioa familian, gatazkak konpontzea, garapen ebolutiboa, berdintasuna, mugak, hezkuntza afektibo-sexuala, teknologia berriak…
Intersatuta bazaudete, mesedez bidali mezu bat gure piskologara: Itxaso Sanchez Camio: isanchezcamio@gmail.com zuen telefono zenbakiarekin eta zuen semearen edo alabaren adinaren berri emanez.
Agur bero bat eta eskerrik asko!!! Asociación de Familias “ESKOLA BERRIA” Familien Elkartea
CEIP – INDAUTXUKO ESKOLA – HLHI
Guraso eskola
Hastear da ” *Guraso eskola* ” ekimena! Datorren asteartean, *martxoak* *5* egingo du, arratsaldeko *15:00* ak eta 16:15 bitartean, “Altilloan” (sarrera polikiroldegitik). Jorratuko den lehen gaia GURASO ETA SEME-ALABEN ARTEKO ERLAZIO PERSONALAK” da. Hala jarraituko dugu asteartero, eduki ezberdinak lantzen, 12 astez. Gogoan izan doako jarduera dela, eta denak parte hartzera gonbidatuta zaudetela. Ez da beharrezkoa aste guztietarako konpromezua hartzea, ez eta aldez aurretik abisatzea ere. Anima zaitezte!