Ekitatea helburu duen patio koloretsu baten alde!Bazatoz?

Agian zure seme-alabek aipatu dizute patioan egingo diren marrazkien inguruko kontsultan parte hartu dutela. 

Elkarbizitza batzordetik hurrengo helburuak jarraitzen dituen prozesua bultzatzen ari gara:

 ● Zoruan marraztuta zeuden jokoak berreskuratzea (jada arrastoa txikia bada ere…bazeuden twister, hiru marran, trukemea eta barraskilo zenbakiduna).

● Joko berriak gehitzea (ikasleek honako hauen alde bozkatu dute: xakea, letraz osaturiko sugea, eta “mundu-txikiak” izeneko jokoa, hau da, kotxeekin jolasteko bide, mendi, ibai, etabarrez osaturiko hiri txikia, futbol zelai txiki bat barne).

● Bankuak margotzea.

 Zertarako?

● Denon artean, patioaren erabilera hobetzeko, ekitatearen bila.

● Espazioa banatzeko eta aukera desberdinen elkarbizitza sustatzeko.

● Neska eta mutilen begiradaz, patioa jolastoki politago eta biziagoa bilakatzeko.

 Guzti hau martxan jartzeko eman den lehenengo pausua izan da 6.mailako ikasleen artean lehiaketa bat proposatzea. Eskolako banku baten diseinua erabakiko dute eta eurak arduratuko dira bankua margotzeaz.

 Eraldaketa hau datorren ikasturtean zehar gauzatu nahiko genuke. Horretarako, eskola eta familien arteko elkarlana ezinbestekoa da.

 Zuen laguntza behar dugu! Zein neurritan parte hartu zenezake?

 Plangintza edo antolakuntzarekin zerikusia duten ezagutza teknikorik ba al duzu?

 Marrazteko prest zauden artista bat zara? (Sugea edo “mundu-txikiak” margotzeko adibidez…)

 Zure eskuetan brotxa hartzeko prest egongo zinateke aurre definitutako eta markatutako marrazkiak koloreztatzeko?

 Erabili genezakeen tresnarik ba al duzu? (Bankuak lixatzeko lixatzailea esaterako…) 

 Zure gogoak dira garrantzitsuena!

 Mesedez, bidali whatsApp bat 645182696 edo mail bat patiomilakolore.indautxu@gmail.comhelbidera zertan lagundu zenezakeen adieraziz.

Eskerrik asko!!!

Elkarbizitza batzordea