Clases de euskera para familias

Sendientzako euskara saioak

Sendi agurgarriok !

     Urtea amaitu eta bestea hasi bitartean aukera ezin hobea, Olentzerok eta Maridomingik ekarri ahalko digutena:
     euskera  ikastea, non eta eskolan berton, esku-eskura, seme-alabekin batera zuetako askook aldi berean ezagutzan zein  erabileran sakonduz; lagungarri umeen “etxerako lanengatik”, “mintzapraktikagatik” harremanak sortu eta saretuz, eta zer esanik ez, gozatuz ere bai!
     Gabiltzan datetatik ikasturte amaierara arte, urtarrilean bertan hasita, 20-21 aste izango ditugu; A-1eko kasuan 120 ordu izango lirateke, eta A-2an 165 ordu. Beraz, asteko bi orduko 3 saio edo lehenengo kasuan;  bigarrenean asteko bi orduko 4 saio. 

     Hastekotan, arratsaldeko 19:00etan hasiko litzateke.  Horretarako beharko  dugu jakin zuen eskuragarritasuna, behin gogoa hartuta, hau da, asteko ze egunetan, izen-abizenak, telefonoren bat, maiztasuna eta zelanbaiteko mailaren bat daukazuen, A-1, A-2 …,  jakina. 
     Euskara saioena nahiz eta oraingoan hasi ez, hurrengo ikasturtera begira adierazle moduan hartuko genuke, urritik bertatik ekiteko. den-dena betez gero: kopurua, iraupen malgua …. 
     Kontuan hartu, ekimen hau aurrera ateratzeko  gutxieneko kopuru bat behar dela, 9 pertsonarena izanda; hilean norbanako bakoitzeko, 5 hilabetez bananduz gero, 51,2 euro batez beste litzateke, ikastaroari guztira 256 euro dagozkiola.
      Aurreko guztia esan behar da diruz lagunduta dagoela, aipatutako baldintzak bete ezin badira, kontratu ikastaro bat egin beharko litzateke, eta orduan 44-46 euro orduko kobratuko lukete ( diferentzia ikaragarria da ). Hori bai, ikasle kopurua libre, mailak eta ikastaroaren orduak ere bai.

     Gogoa hartuta,  zehaztu email batean in.dautxueuskaraz@gmail.com  helbide elektroniko honetara bidaliz, dagozkion  x batzurekin  adieraziz:
izen-abizenak
telefonoa
maila
astelehena
asteartea
asteazkena
osteguna
ostirala
*A-1erako 3 X , asteko egunena, gainerako arloetarako X bana;  A-2rako  4 X, asteko egunena bete behar Indautxuko Eskolako GEko Euskara Batzordea.