GE-ko ZUZENDARITZA BATZORDEA BERRITZEKO HAUTAGAIAK BEHAR DIRA  

Kaixo Familiak,   Dakizuen bezala, pasadan Martxoaren 23an Familien Elkarteko Asanblada nagusia ospatu zen.Gogorarazten dizuegu, beste gai batzuen artean, elkarteko zuzendaritza-batzordea berriztea aipatu zela, Maiatzean 3 urte bete ditugu eta gure ibilbidea amaitu da.    Beraz, zuzendaritzarako jende berria behar da (lehendakaria, diruzaina, idazkaria eta 4 bokal). Gu prest gaude sartuko zareten berriei gure esperientzia zabaltzeko eta hurrengo ikasturtean zuekin elkarlanean aritzeko.   Dakizuenez, Familien Elkarteak, ondorengo ekintzak burutzen ditu, elkarte barik zerbitzu hauek desagertu egingo dira:

  • Goizeko gela edo haurtzaindegi zerbitzua (08:00 – 09:00)
  • Eguerdiko eskolaz kanpoko ekintzak
  • Arratsaldeko Eskola Kirola, Mendi irteerak eta beste ekintzak.
  • Arratsaldeko liburutegi zerbitzua.
  • Patioa zabalik egotea arratsaldeetan.
  • Eskolako ekaineko jaiak, olentzero, santa ageda, eta hainbat batzordeek egiten dituzten ekintzak.
  • ……..

Interesaturik daudenak, idatzi posta@eskolaberria.net helbidera, Ekainak 1a baino lehen,  zuen izen eta kontaktu datuekin mesedez. Talde oso bat bazarete, hobe 🙂   Animatu eta parte hartu zeuen seme alaben hezkuntza komunitatean !!!  Zuekin partekatu nahi dugu bideo hau:  https://www.ehige.eus/eu/nor-gara-gu-zer-gara-gu/