MENDIKO ESKOLAKO KIROLA 2024/2025 KURTSOA
Aurten ere, gure Eskolak parte hartuko du Mendiko Eskola kirolan, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntzaz eta Bizkaiko Mendi Federazioak antolatuta.
Programa barruan, beti ere mendi kirolari lotuta, gure seme-alabek hainbat jolas eta prestakuntza-jarduera egingo dituzte.
Parte-hartzaileak (umeak), LH3tik-LH6ra.
MENDIKO IRTEERAK:
3’5 ordu inguruko ibilaldia eta 300 m eta 400 m arteko desnibel positiboa duten txangoak.
2024/2025 ikasturterako ibilaldi programatuak:
- 29/09/2024: Atxarre- Laida
• 13/10/2024: Deabru Atxa- Zumeltza
• 17/11/2024: Senderismo 1- Arrigorriaga
• 12/01/2025: Eneabe-Ubidea
• 09/02/2025: Senderismo 2- Orozko - 23/03/2025: Ilunbe-Dima
IZENA EMATEKO KUOTA:
6 irteraren kuota oroar,18 eurotakoa izango da eta jardueran izena ematean ordainduko da, (Eskola Berria LABORAL KUTXA 3035 0100 44 100005202) –ren kontuan sartuz.
Garrantzitsua da diru-sarrera egitean, parte hartzen duen haurraren izen deiturak adieraztea.
Norbaitek jarduera hasi ondoren izena eman nahi badu, inskripzio kuotaren zati proportzionala ordaindu beharko du.
IZENA EMATEKO DATUAK:
Parte hartu nahi dutenek honela eman dezakete izena; adierazitako datuak emanez, jardueraren koordinatzaileari mezu bat bidaliz. in.dautxumendian@eskolaberria.net
- Ikasle parte-hartzailearen datuak:
- Izen-deiturak / jaioteguna / ikastaroa.
- Aitaren/amaren/tutorearen datuak: izen-deiturak / telefono-zenbakia mugikorra / helbide elektronikoa.
- Ordainagiria
JOAN-ETORRIAK:
Bizkaiko Mendi Federazioak jartzen duen autobus batean egingo dira joan-etorriak.
Jarduera haurrei zuzenduta dago, baina posiblea da noizbehinka aita/ama/tutorea taldearekin joatea boluntario gisa.
Ikasturte honetan, umeak eta laguntzaileak lepoan zapi batekin identifikatuko dira, eta horrek 3 euroko prezioa izango du. Azken irteera amaitzean, zapi hori egoera onean itzultzen bada, fidantza gisa jarritako zenbatekoa (3 euro) itzuliko da.
*Lehen irteera baino lehen, izena eman dutenei beharrezko jarraibideak emango zaizkie.