Azkenean HOBEKUNTZA BATZORDEAREN lanak bere fruitua eman du: eskola aurreko kalea oinezkoentzako esparru bihurtzea. Lorpen honetan Cervantes eta Concha-ko guraso elkarteekin lankidetza goraipatu behar da.
Aldi berean, batzordean jende behar dugula adierazi nahi dizuegu. Zatozte gure hurrengo erronkan parte-hartzera: lorategi bertikala!
2021(e)ko abuztuaren 26a
BILBOKO UDALAK INDAUTXU, CERVANTES ETA SANCHEZ MARCOS ESKOLA PUBLIKOEN INGURUNEAN IBILGAILUEN TRAFIKOA KENDUKO DU
- Lan horien helburua da udalerrian eskola-bide seguruak sortzen aurrera egitea, adingabeek ikastetxeetarako duten irisgarritasuna hobetzeko.
- Hiru zentro horien inguruak oinezkoentzat jartzeaz gain, Udalak haurrentzako altzariak jarriko ditu eta galtzada motibo alaiekin, koloretsuekin eta txikienentzat erakargarrienekin margotuko du, airearekin, lurrarekin eta urarekin lotuta.
- Hiru ikastetxe horiek dauden kaleetan – Manuel Allende, Lersundi eta Fernandez del Campo –, garajeetara sartzeko behar den kale-zatian bakarrik zirkulatu ahal izango da.
- Gainera, aparkalekua kendu egingo da eta jada beharrezkoak ez diren elementuak kenduko dira, hala nola, mutiloiak eta barandak. Edukiontziak inguruko kaleetara eramango dira.
- Lanak dagoeneko hasi dira, eta pintura-lanak irailaren erdialdean bukatzea espero da, ikasturte berria hastearekin batera; ondoren, aurreikusitako altzariak jarriko dira inguru horretan.