2024-2025 IZEN-EMATEA ESKOLAZ KANPONKO JARDUERETAN
Epea zabalik eguerdiko eta arratsaldeko ekintzetan izena emateko
Kaixo,
Jarraian, familia elkarteak eskaintzen dituen eskolaz kanpoko jarduera guztien arauak eta online erregistroa zehaztuko ditugu.
OHAR GARRANTZITSUA:
2023/2024 ikasturteko kuotaren bat ordaindu gabe egotekotan, aurretik ordaintzea nahitaezkoa izango da. Horrela egin ezean ez dugu 2024/2025 ikasturterako izen-ematerik onartuko.
1. Pausua – Bazkide izateko
Eskolaz kanpoko edozein jardueratan aurretik, familia elkarteko bazkide izatea premiazkoa da. Bazkideak urtero berriztatu behar dira, beraz, nahiz eta aurten bazkide izan hurrengo ikasturtean bazkide izateko beharrezkoa da. Horretarako familia bakoitzak heldu baten datuak eman eta dagokion kuota ( 20 € familiako eta ez seme-alabako) ordaindu beharko du.
BAZKIDE:
Helduetako baten izena jarri edo seme edo alaba baten izena jarri, adibidez: Loinatz Perez-en familia.
espazioa
2. Pausua – Jardueran izena-eman
Zure seme-alaba 2024/2025 ikasturtean egongo den maila aurkitu
- Taldeak eta egutegiak, izena-emango duten umeen arabera egingo dira
Haur Hezkuntza
-
- HH2 – 2 URTE — online izen-ematea 2 URTE
- HH3 – 3 URTE — online izen-ematea 3 URTE
- HH4 – 4 URTE — online izen-ematea 4 URTE
- HH5 – 5 URTE — online izen-ematea 5 URTE
Lehen Hezkuntza
-
- LH1 – online izen-ematea LH.1
- LH2 – online izen-ematea LH.2
- LH3 – online izen-ematea LH.3
- LH4 – online izen-ematea LH.4
- LH5 – online izen-ematea LH.5
- LH6 – online izen-ematea LH.6
xto espa
espazioa
Haurtzaindegi zerbitzua
Edozein mailako ikasleek erabili ahal dute zerbitzua. Inzkripzioa egiteko beharrezkoa da 1.
-
Zerbitzua kurtsoko lehenengo egunetik azkenengora erabili ahal izango da. Salbuespena 2 urtekoak izango dira, eskola jardunaldi arruntarekin hasi arte ezingo baitute haurtzaindegira joan.
Haurtzaindegia:online izen-ematea
espazioa
Jarduerei buruzko informazioa eta arauak
- Inzkripzioa egin ondoren, gehienez 2 eguneko epean, onespena posta elektronikoz jasoko duzue (Begiratu SPAMean, helbide elektronikoaren sarrera-erretilura iristen ez bazaizue). Dena dela, onespena jasotzeak ez du esan nahi zuen seme-alaba jardueran onartua izan denik, baizik eta inzkripzioa ondo egin dela. Gerta daiteke lekurik ez egotea edo ume nahikorik ez egotea talde bat osatzeko.
- Ordutegiak eta taldeak irailean aterako dira (Ekainerako ateratzen saiatuko gara )
-
Irailean izena emateko epea zabalduko da berriz ere, baina kasu honetan ikasle berrientzat eta taldeak osatzeko izango da SOILIK.
-
Baliteke maila ezberdinetako umeak elkartzea taldeak sortzeko.
-
Bestalde, jarduera bateko koordinatzailea izan nahiez gero posta@eskolaberria.net-era bidali mezoa esanez
- Inongo azalpenik gabe 2 ordainketa ezeztatuz gero, umea jardueratik kanpo geratuko da.
Texto espacio
Jardueren Egutegia
- Jarduerak Urrian hasi eta Maiatzean bukatuko dira.
Te
Ikastaroko bajak eta altak
Bajak: 2024/2025 kurtsotik aurrera bajak soilik 2 hilero egin ahalko dira, Azaroak 25, Urtarrilak 25 eta Martxoak 25a baino lehen, posta@eskolaberria.net helbidera mezu bat bidaliz : gaian “jarduera uztea” jarri beharko da eta ikaslearen datuak eta zein jarduera uzten duen adierazi. Ingeleseko bajak baten soilik egin ahalko dira, Abenduak 25a baino lehen.
Alta berriak: www.eskolaberria.net webgunean izena ematea jarduera hasi aurreko hilaren 25a baino lehen, plazak dauden edo hilaren amaieran itxaron-zerrendan geratzen den jakinaraziko da.