kaixo, sendiok !
Euskera ikastea, non eta eskolan berton, esku-eskura, seme-alabekin batera zuetako askok aldi berean ezagutzan zein erabileran sakonduz; lagungarri umeen “etxerako lanengatik”, “mintzapraktikagatik” harremanak sortuz.
Hastekotan arratsaldeko 19:00etan hasiko litzateke. Horretarako beharko dugu jakin zuen eskuragarritasuna, behin gogoa hartuta, hau da, asteko ze egunetan, izen-abizenak, telefonoren bat, maiztasuna eta zelanbaiteko mailaren bat daukazuen, A-1, A-2 …, jakina.
Gabiltzan datetatik ikasturte amaierara arte, urtarrilean bertan hasita, 20-21 aste izango ditugu; A-1eko kasuan 120 ordu izango lirateke, eta A-2an 165 ordu. Beraz, asteko bi orduko 3 saio edo lehenengo kasuan; bigarrenean asteko bi orduko 4 saio.
Euskara saioena nahiz eta oraingoan hasi ez, hurrengo ikasturtera begira adierazle moduan hartuko genuke, urritik bertatik ekiteko. den-dena betez gero: kopurua, iraupen malgua ….
Kontuan hartu, ekimen hau aurrera ateratzeko gurasoen gutxieneko kopuru bat behar dela, 9 izanda; hilean norbanako bakoitzeko, 5 hilabetez bananduz gero, 51,2 euro batez beste litzateke, ikastaroari guztira 256 euro dagozkiola.
Adierazi email batean in.dautxueuskaraz@gmail.com helbide elektroniko honetara bidaliz, lehen aipatutakoa x batzurekin adieraziz:
izen-abizenak | telefonoa | maila | astelehena | asteartea | asteazkena | osteguna | ostirala |
*A-1erako 3 X , asteko egunena, gainerako arloetarako X bana; A-2rako 4 X, asteko egunena bete behar dira, besteetarako X bana.
Indautxuko Eskolako GEko Euskara Batzordea.
Asociación de Familias “ESKOLA BERRIA” Familien Elkartea
CEIP – INDAUTXUKO ESKOLA – HLHI