Euskararen Eguna

Euskara eguna badator!

ERANTSITAKO PDFn KLIKATU IZENA EMOTEKO!

   Abenduaren 3an, asteartea dela; “talka autoak”, “zaldiko maldikoa”, “sorgindutako etxea” eta bestelako jostetak gogoko badituzu, izena eman  “euskararen rallyen”( 17:10ean), esku hartu igarkizunen eta ipuin-irakurlagunarenean ( 17:10-30ean ) edota azkenik, “Karaokean” ( 17:50an) helbide elektronikoan izena emanez.

Guzti-guztietan sariak egongo dira.

17:10ean izango direnak:

Rallyerako : – LHko 5. edo 6. mailakoak izatea, aurretiaz zure izena eta maila adierazi in.dautxueuskaraz@gmail.com en 

                      -Taldean aritzea eta denborarik laburrenean erantzun asko topatzea.

                      – irakurtzen trebea bezain arina bazara, ba aurrera, aukera ezin hobea, txo!

                       – sariak zuzenak izango dira proba irabazten duen taldearentzat: UGPrako ( Umeen Gabonetako Parkea ) sarrerak.

Igarkizunak : LHko 1., 2., 3. eta 4. mailetakoak izatea, eta gogoa; sari ziurra eta zozketa batean esku hartzea.

Ipuin irakurlaguna: ipuin bat kontatzen badakizue, hau da aukera, edo momentuan momentukoa esatea, Haur Hezkuntzako 2,3,4 eta 5 urtekoen aurrean; sari ziurra eta zozketa batean esku hartzea.

17:50ean: 

Karaokea

Ume guztientzat zabalik; ekarri  euskarazko abestiren bat landuta gure emailean abestiaren izena adieraziz, zozketa bidez UGPrako sarrerak.

Zer egin: bidali email bat helbide elektroniko honetara: in.dautxueuskaraz@gmail.com era, zure maila, izena eta zein ekintzetarako adieraziz.

Oharra: sarreraren bat irabazi duenak ez du beste bat gehiago irabazterik izango eta sarreren banaketan egon ezean, aukera galdua.

  Eskolaz kanpoko ekintzak bertan behera  utziko  dira . Liburutegia ere bertan behera utziko da.         

Onki xin,  asteartera artio!   

GEko Euskara Batzordea