Berriak

EUSKARAREN JAIA 2023

Kaixo familiak,

Abenduak 3, igandea, Euskararen Eguna da, eta gerturatzen ari delarik, aurten ere, Euskararen Jaia ospatuko dugu eskolan!

Jaia, ABENDUAREN 1ean, OSTIRALA, izango da, 16:45tatik aurrera eskolako PATIOAN (euria izanez gero POLIKIROLDEGIAN). Erreserba ezazue data, ongi pasatuko dugu!

Aurten gauza berriekin gatoz, beraz, presta itzazue zuen indarra eta grinak!

Herri kirolak, Ipuin kontalariak, disko festa, txokolate beroa eta liburu trukea!

Zuen liburuak ekarri beste batzuekin trukatzeko eta txokolatea edateko katilua ekarri, planetari ere bultzada bat emateko edozein aukera ona delako!

Familia, parte hartu nahi? Ongi etorriak izango zarete laguntza beharko dugulako txokolatea banatzerako orduan. Prest bazaudete laguntzeko email bat bidali zure izenarekin in.dautxueuskaraz@gmail.com-era. Eskerrik asko zuen interesagatik.

Askatu zuen gogoak eta animatu parte hartzera!

Indautxuko Eskolako Guraso Elkarteko Euskara Batzordea

GABONETAKO  TXOKO TXIKIA 2023

GABONETAKO  TXOKO TXIKIA 2023

Familia agurgarriak: 

Mezu elektroniko honen bidez, harremanetan jartzen gara zuen seme-alabentzat gabonetako oporraldia prestatutako proiektuaren berri emateko.

Ikastetxean egingo da, abenduaren 26tik urtarrilaren 5era. 

  • INFORMAZIO OROKORRA 
  • LEKUA: INDAUTXUKO ESKOLA 
  • ADINA: 2 ETA 12 URTE BITARTEKO HAURRAK (HH2-LH6)
  • ORDUTEGIA: ORDUTEGIA 9.00etatik 16.30era IZANGO DA, IRTEERA- ORDU DESBERDINEKIN ETA JANTOKI ZERBITZUAREKIN.HAURTZAINDEGI  ZERBITZUA ERE EGONGO DA 8.00 etatik AURRERA BEHAR DUTEN HAURRENTZAT.
  • IZENA EMATEKO EPEA AZAROAREN 30ERA ARTE

INFORMAZIO GARRANTZITSUA 

PARTE-HARTZAILE GUZTIEK ALTA EMANDA EGON BEHARKO DUTE ESKOLA-ASEGURUAN

INFORMAZIO GEHIAGO ERANTSITAKO DATUETAN

Guraso Eskola

Kaixo, familiak.

Guraso Eskolarekin gatoz berriro, familiei zuzendutako prestakuntza- eta eztabaida-gune bat, familiei seme-alaben hazkuntzan laguntzea eta prozesu horretan lagunduko dieten tresnak ematea helburu duena.

AFAk, BIGEk (IGE eskolen federazioa) eta Bilboko Udalak doan antolatutako proiektua da, eta gaian espezializatutako psikologo batek ematen du.

Datorren irailaren 25ean hasiko gara, astelehena, aurrez aurre, ikastetxeko liburutegian, 15: 00etatik 16: 20ra.

Proposatutako gaia da: Zer behar dut ikastaro honetan nire seme-alabekin batera hazteko? Azter ditzagun aurten landu nahi ditugun gaiak: familiako komunikazioa, gatazkak konpontzea, emozioen kudeaketa, garapen ebolutiboa, berdintasuna, mugak, hezkuntza afektibo-sexuala, teknologia berriak…

Zuen zain gaude.

Agur bero bat eta eskerrik asko!!!

MENDIKO ESKOLAKO KIROLA 2023/2024 KURTSOA

MENDIKO ESKOLAKO KIROLA 2023/2024 KURTSOA

Aurten ere, gure Eskolak parte hartuko du Mendiko Eskola kirolan, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntzaz eta Bizkaiko Mendi Federazioak antolatuta.
 
Programa barruan, beti ere mendi kirolari lotuta, gure seme-alabek hainbat jolas eta prestakuntza-jarduera egingo dituzte.
Parte-hartzaileak (umeak), LH3-LH6

BATZARRA:
 
Irailaren 19an, asteartea, Arratsaldeko 15: 00etan eskolako liburutegian elkartuko gara programa azaltzeko eta zalantzak argitzeko.

BERRIA: Hilabetero mendi federakuntzatik familian egiteko ibilbideak proposatuko dizkigute.

MENDIKO IRTEERAK:

3’5 orduko ibilaldia eta 300 m eta 400 m arteko desnibel positiboa duten txangoak.

2023/2024 ikasturterako ibilaldi programatuak

• 01/10/2023: Punta Luzero-Zierbena
• 15/10/2023: Markinako Bidezidorra-Markina
• 12/11/2023: Bagatza-Arespalditza
• 14/01/2024: Lemoatxako Bidezidorra-Lemoa
• 25/02/2024: Bastelarra-Saldropo

• 14/04/2024: Kortezubiko Bidezidorra-Ereño

IZENA EMATEKO KUOTA:

6 irteeren kuota osoa, 18 euro, jardueran izena ematean ordainduko da, kontuan sartuz (Eskola Berria LABORAL KUTXA 3035 0100 44 100005202).

Garrantzitsua:diru-sarrera egitean, parte hartzen duen haurraren izen deiturak adierazi behar dira.

Norbaitek jarduera hasi ondoren izena eman nahi badu, inskripzio kuotaren zati proportzionala ordaindu beharko du.

IZENA EMATEKO DATUAK:

Parte hartu nahi dutenek honela eman dezakete izena, adierazitako datuak emanez, jardueraren koordinatzaileari mezu bat bidaliz. in.dautxumendian@eskolaberria.net

• Ikasle parte-hartzailearen datuak:

Izen-deiturak / jaioteguna / ikastaroa.

• Aitaren/amaren/tutorearen datuak: izen-deiturak / telefono-zenbakia mugikorra / helbide elektronikoa

• Ordainagiria

JOAN-ETORRIAK:

Bizkaiko Mendi Federazioak jartzen duen autobus batean eginen dira joan-etorriak.

*Lehen irteera baino lehen, izena eman dutenei beharrezko jarraibideak emango zaizkie.