Berriak

Olentzero 2018

Familia agurgarriok:

Gabonak oso hurbil ditugunean, urtero bezala, gabon gauaren egunean elkartzen gara eskolan eta ibilbide bat egiten dugu auzotik, Olentzerori abesteko.

Eskolako Jai batzordetik guraso, maisu-maistra eta ikasleak parte hartzeko deia luzatzen dizuegu. Igandean honetan, 24ean goizeko 11:00etan, Eskolan elkartuko gara eztarriak prestatzeko eta gero atxikituta dagoen ibilbidea egingo dugu.

Ibilbidea amaituta hamaiketako bat egingo dugu patioan. Posiblea bada, nagusiak nahiz txikiak, zatozte txapelaz, abarkaz eta bestelako jantzi egokiaz… ETOR ZAITEZ, OSO ONDO PASATUKO DUGU ETA!!!!!


Elkarbizitza Behatokia

Elkarbizitzaren behatokia ikastetxeko elkarbizitza kudeatzeko organoa da.

Xedea: harreman positiboak eta elkarbizitza osasungarria eraikitzen lagundu.

Helburua: komunitateko kide guztiek jakin behar dute baloratu eta entzun egingo ditugula, eta, ikastetxean erabakiak hartzeko orduan, erantzunkizuna eta partaidetza izango dutela.

Funtzioak:

  1. Elkarbizita Plana egin eta martxan jarri behar da; ondoren, planaren jarraipena eta ebaluazioa ere egin behar da.
  2. Estamentu guztiek zuzenean hartu behar dute parte, batez ere, ikasleek.
  3. Estamentu guztiengan bultzatu behar da pertenentzia sentimendua, bereziki ikasleengan.
  4. Aukera eta tratu berdintasuna zaindu behar eta prozesu eta harreman-arlo guztietan
  5. Hezkuntza komunitate osoari harreman positiboak sustatzeko jarduerak proposatu behar zaizkio: topaketak, jaialdiak, desioak eta sentimenduak adierazteko kartelak, antzerki-taldeak, gorputz-adierazpenerako tailerrak, erlaxazioa, hainbat gairi buruzko eztabaidak, gatazkak konpontzeko eta komunikazioi-gaitasunak lantzeko estretegiak…
  6. Guztion artean elkar zaintzeko kultura garantzen lagundu behar dugu; norberaren burua eta gainerakoena zaintzea aberastasun-eta poztasun-iturri baita denontzat.
  7. Ikastetxean elkarbizitza-arauak aztertu behar dira (agerikoak: AIA…eta ezkutukoa: idatzita ez dagoena); araudiaren diagnostikoa egin eta hobetzeko neurriak ere implementatu behar dira.
  8. Harremanak hobetzeko bidean, proposamenak, egonezinak eta iradokizunak jaso nahi ditugu estamentu guztiengandik, era horretara, gatazkak konpontzen eta elkarbizitza osasuntsua erantzen ikasteko.
  9. Eguneroko martxan sortzen diren beharrak eta gatazkak kudeatu eta bideratzeko ekintza-protokoloak proposatu nahi ditugu.
  10. Berdinen arteko balizko tratu txarrak edota indakerriazko kasuak detektatu nahi ditugu (triptikoak dibulgatu, galdeketak, soziogramak, testak…) eta edostutako neurriak lehenbaitlehen martxan jartzen direla bermatu.
  11. Informazioa jaso nahi dugu, beste arlo batzuetan elkarbizitza nora garatzen den jakiteko, eta inguruko baliabideak eta ekimenak zein diren ezagutzeko.
  12. Lankidetza sustatu nahi dugu inguruko beste erakunde, organizaioa eta entitate batzuekin, elkarbizitza positiboak eta kooperazio-kultura sustatzeko.
  13. Behatokiak egin behar duen lana plan batean jaso behar da, eta, ondoren, horren ebaluazioa eta urteko memoria egin behar dira.

Kideak: 

  • Ikastetxeko ikasketa-burua eta Zuzendaria
  • Bi irakasle
  • Bi ikasleen ordezkari
  • Jantokiko arduraduna
  • Hiru ikasleen guraso edo arduradun legala
  • Irakasle Aholkularia