Berriak

Escuela de madres y padres

Guraso agurgarriak:
 CEIP Indautxuko Eeskola HLHIko  Ikasleen Guraso Elkartetik zuengana zuzentzen gara Guraso Eskolak aurkeztekogure seme-alabak hezteko gakoak eta baliabideak aurkitzeko gune bat.

Hitzaldi bat antolatu dugu   famili komunikazioan aditua den Itxaso Sánchez psikologak  emango duena.  Saioan ikasturtean zehar landuko ditugun gaiak zehaztuko dugu.

Hitzaldi hau praktikoa izango da, gehien interesatzen zaizkizuen gaiak jorratuko dira eta familiei aholkuak eta formakuntza emango zaie. Guraso eskolak Bizkaiko eskola eta institutu askotan egiten dira eta bai familiek bai irakasleek oso ondo balioesten dute bere kalitate eta berrikuntzagatik.

Eskaintza oso interesgarria delakoan, parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Agur bero bat

IGE

Eguna: urtarrilaren 31, osteguna
Ordua: 17:00etan
Lekua: Altiloan
Hizlariak: Itxaso Sánchez

Blibioteca

Dakizuenez, liburutegia Familia Elkarteak kudeatu eta finantziatzen du. Zerbitzu honek alde batetik, lana eta familiak bateragarri izaten laguntzen digu, eta bestetik, gure seme-alabek lan egiteko edota ikasteko leku bat eskeintzen digu.Momentu honetan, ikastetxean egiten ari diren lanen ondorioz, liburutegia poli txikira pasatu dugu eta zerbitzua murriztu behar izan dugu, ez bait dugu nahikoa leku jarduera guztiak egin ahal izateko. Beraz, ASTELEHEN eta ASTEAZKENetan EZINGO da liburutegia erabili.ASTEARTE eta OSTEGUNETAN 16:30-etatik 18:00-etara eta OSTIRALETAN 16.30-etatik 17:30-etara liburutegia guztion zerbitzura egongo da poli txikian.Barkatu eragozpenak.

Clases de euskera para familias

Sendientzako euskara saioak

Sendi agurgarriok !

     Urtea amaitu eta bestea hasi bitartean aukera ezin hobea, Olentzerok eta Maridomingik ekarri ahalko digutena:
     euskera  ikastea, non eta eskolan berton, esku-eskura, seme-alabekin batera zuetako askook aldi berean ezagutzan zein  erabileran sakonduz; lagungarri umeen “etxerako lanengatik”, “mintzapraktikagatik” harremanak sortu eta saretuz, eta zer esanik ez, gozatuz ere bai!
     Gabiltzan datetatik ikasturte amaierara arte, urtarrilean bertan hasita, 20-21 aste izango ditugu; A-1eko kasuan 120 ordu izango lirateke, eta A-2an 165 ordu. Beraz, asteko bi orduko 3 saio edo lehenengo kasuan;  bigarrenean asteko bi orduko 4 saio. 

     Hastekotan, arratsaldeko 19:00etan hasiko litzateke.  Horretarako beharko  dugu jakin zuen eskuragarritasuna, behin gogoa hartuta, hau da, asteko ze egunetan, izen-abizenak, telefonoren bat, maiztasuna eta zelanbaiteko mailaren bat daukazuen, A-1, A-2 …,  jakina. 
     Euskara saioena nahiz eta oraingoan hasi ez, hurrengo ikasturtera begira adierazle moduan hartuko genuke, urritik bertatik ekiteko. den-dena betez gero: kopurua, iraupen malgua …. 
     Kontuan hartu, ekimen hau aurrera ateratzeko  gutxieneko kopuru bat behar dela, 9 pertsonarena izanda; hilean norbanako bakoitzeko, 5 hilabetez bananduz gero, 51,2 euro batez beste litzateke, ikastaroari guztira 256 euro dagozkiola.
      Aurreko guztia esan behar da diruz lagunduta dagoela, aipatutako baldintzak bete ezin badira, kontratu ikastaro bat egin beharko litzateke, eta orduan 44-46 euro orduko kobratuko lukete ( diferentzia ikaragarria da ). Hori bai, ikasle kopurua libre, mailak eta ikastaroaren orduak ere bai.

     Gogoa hartuta,  zehaztu email batean in.dautxueuskaraz@gmail.com  helbide elektroniko honetara bidaliz, dagozkion  x batzurekin  adieraziz:
izen-abizenak
telefonoa
maila
astelehena
asteartea
asteazkena
osteguna
ostirala
*A-1erako 3 X , asteko egunena, gainerako arloetarako X bana;  A-2rako  4 X, asteko egunena bete behar Indautxuko Eskolako GEko Euskara Batzordea.