Berriak

Ikusi eta Ikasi

umeentzako euskarazko programa 4 eta 8 urte bitarteko umeentzat da, eta aurten izango du XV. aldia. Bilboko Udalak, Euskaltzaleen Topagunearekin batera (Euskararen aldeko kultur elkarteen federazioa), umeentzako euskarazko ikuskizunik onenak programatu ditu berriro Bilboko barruti guztietan.

Ekimen honen helburua da Bilboko umeek beren aisialdian euskara modu dibertigarrian erabil eta goza dezaten sustatzea, haiek kulturaren bidez heziz eta kalitatezko programazio bat eskainiz.

Gaur, otsailak 1, hasiko dira umeentzako programazio honetako jarduerak, eta maiatzaren 16ra arte iraungo dute. Guztiz doan izango dira 75 ikuskizunak, arlo anitzetakoak: lantegi edo antzerki, dantza, magia, zeinu-hizkuntza, ipuin kontatzaile, zirku edo musika emanaldi gisakoak izango dira. Zehazki, 31 ikuskizun eta 44 lantegi eskainiko dira.

Ikuskizunak doakoak dira. Sartzea librea izango da, lekuak bete artean; baina, ostera, lantegietan parte hartzeko ezinbestekoa izango da izena ematea aldez aurretik, www.ikusietaikasi.eus webean inprimaki bat betez; zozketa egingo da eskarien artean.

Lantegi eta ikuskizun guztiak euskaraz izango dira. Guztira, 75 jarduera izango dira, Bilboko barruti batzuetan eta besteetan eskainiak, aisialdia, kultura eta heziketa batzen dituztelarik. Gaurtik aurrera hasiko dira, Begoña, Basurtu, Errekalde, Castaños, Deustu, Santutxu, Zorrotza, Olabeaga, eta Abandoko udaltegietan, Ibaialdeko liburutegian, Euskararen Etxean (San Inazio), Atxuriko Auzoetxean, Indautxuko El Carmen Aretoan, Zamakolako Juan Delmas eskoletan, Miribillako Iruartetan eta Epaltzaren Alargunaren kalean.

Jardueren barruan, Bilboko umeek aukera izango dute antzerkia, ipuin kontalariak, dantza, zirkua, magia eta musika-emanaldiak gozatzeko.

Aurten 4 eta 8 urte bitarteko umeentzat eskaintzen diren lantegiak hauek dira:

  • CONTACT-KIDS: Familia barneko komunikazioa hobetzeko metodologia bat da, elkar ukitzearen bidezkoa, guraso eta txikien arteko konfiantza hobetzen duena.
  • EUSKAL ARTISTAK:Artearen inguruko lantegia, estanpazioaren teknika eta paperezko eskultura txikiak baliatzen dituena.
  • TXIKI ERRITMO: Erritmoa eta gorputz adierazpena uztartuko dira sormena garatzeko, harremanak lantzeko eta adierazteko eta mugitzeko gaitasunak hobetzeko tresnak eskuratzearren.
  • TRAPUZKO PANPINAK: Trapuzko panpinak sortzea irudimenarekin eta plastikozko orratzekin. Lantegi honetan, helduen laguntasuna beharko da oihala, zapitxoak eta feltroa josteko.
  • ZIENTZIA LANTEGIA: Lantegi honetan, benetako zientzialarien moduan ikasiko dute limoi batekin elektrizitatea sortzen, su-ziri bat espaziora igortzen eta abar.

Jarduera guztiak 18:00etan hasiko dira, salbu eta larunbatekoak, 12:00etan izango baitira. Lantegiak 18:00etan hasiko dira, baldin eta saio bakarrekoak badira, eta egun baten bi saio eskaintzen badira, lehena 17:15ean izango da, eta bigarrena 18:30ean.

Nabarmendu behar da ezen azken eguna, maiatzaren 16koa, Indautxuko El Carmen Aretoan izango dela: han, umeentzako IKUSI ETA IKASI programaren 15. urteurrena ospatuko da, ikuskizun berezi baten bidez. Urtebetetze-festa bat izango da, EPA TXIKIk emango duen musikazko antzerki batekin. 18:00etan izango da, eta sarrera librea izango da aretoa bete arte.

Egun batzuk lehenago zozketa egingo da IKUSI ETA IKASI programan parte hartu eta balorazio-orria bete duten pertsonen artean. Festa-egunean, hainbat sari banatuko dira parte hartzaileen artean.

IKUSI ETA IKASI Bilboko Udalaren programa bat da, Euskara Garatzeko Ekintza Planaren helburuetan oinarritua: hain zuzen, hizkuntza transmisioa, kalitatea eta zerbitzua.

Escuela de padres

CEIP Indautxuko Eeskola HLHIko  Ikasleen Guraso Elkartetik zuengana zuzentzen gara Guraso Eskolak aurkezteko, gure seme-alabak hezteko gakoak eta baliabideak aurkitzeko gune bat.

Hitzaldi bat antolatu dugu   famili komunikazioan aditua den Itxaso Sánchez psikologak  emango duena.  Saioan ikasturtean zehar landuko ditugun gaiak zehaztuko dugu.

Hitzaldi hau praktikoa izango da, gehien interesatzen zaizkizuen gaiak jorratuko dira eta familiei aholkuak eta formakuntza emango zaie. Guraso eskolak Bizkaiko eskola eta institutu askotan egiten dira eta bai familiek bai irakasleek oso ondo balioesten dute bere kalitate eta berrikuntzagatik.

Eskaintza oso interesgarria delakoan, parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Agur bero bat

IGE

Eguna: urtarrilaren 31, osteguna

Ordua: 17:00etan

Lekua: Altiloan

Hizlariak: Itxaso Sánchez

TENEMOS ENTRADAS!!

ESKOLA BERRIA GE, FORU ALDUNDIA ETA ATHLETIC CLUB-AREKIN BATERA BERDINTASUNAREN ALDE

SARRERAK DITUGU!! ZERTARAKO: ATHLETIC-EKO NESKEN FINALERDI PARTIDURAKO NOIZ: ASTEAZKENA, URTARRILAK 30, 19.00ETAN NON: SAN MAMESEN SARRERAK NOLA LORTU: EMAIL BAT IDATZI sarrerakeskolaberria@gmail.com HELBIDERA. ESKATZEKO EPEA: GAUR OSTIRALA 25ETIK IGANDEA 27 10.00AK ARTE SARRERAK NON JASO: ASTEAZKENEAN BERTAN ESKOLAKO PATIOAN 16.45ETATIK 17.15ETARA