ESKOLA BERRIA FAMILIA ELKARTEA HIPOPRESIBOAK GURASOENTZAT!! ASTELEHENETAN 19:00-ETATIK 20:00-ETARA OSTEGUNETAN 19:45-ETATIK 20:45-ETARA KIROLDEGI TXIKIAN Presio torazikoa eta abdominala jeitsi eta muskulu-tonua indartzen du. Gorputzaren oreka, mugimenduen zabaltasuna eta koordinazioa hobetzen ditu. Baita ariketa fisikoa egitean presio toraziko eta abdominalaren kudeaketa ere. 18€ egun bat 30€ bi egun Animatzen bazara email bat bidali posta@eskolaberria.net era izena eta eguna zehaztuz
Berriak
Bertsolaritza dohanik frogatu nahi al duzu?
Bertsolaritza zer den eta gure eskolan zelan lantzen den jakiteko aukera eman nahi dizuegu.
Hizkuntza bat ikasteak dakarren zurruntasuna alde batera utziz, hitz-jolasaren bitartez euskera landu dezakezu bat-batekotasuna eta freskotasuna irabaziz. Hizkuntza barneratzeko eta hobetzeko modu oso erakargarria da.
Etor zaitez, bakarrik edo lagunekin, gogoa piztu eta ez kokildu, zure zain egongo gara!!
NORENTZAT: 3, 4, 5 eta 6.mailako ikasleentzat
NOIZ: MARTXOKO ostegun guztietan 16:45-etatik 17:45-era (DOHANIK)
NON: Aretoan
NOLA: Interesa duzuenok bidali email bat posta@eskolaberria.net era ikaslearen datuekin.
Anima zaitezen ikasleen bideo bat bidaliko dizuegu.
Reunión AFA 25/02/2019
“ESKOLA BERRIA” INDAUTXUKO ESKOLAKO FAMILIA ELKARTEKO OHIKO BILERA ALTILLOAN
Idazle Gazteak
Herri eskaria dela eta, IDAZLE GAZTEAK ekimenaren epea luzatzea erabaki da, otsailak 25, astelehenerarte, beraz asteburu honetan zehar garaiz zaudete zuen ipuinak idazteko!
IDAZLE GAZTEAK
Familia agurgarriak,
Mezu honen bitartez _ __IDAZLE GAZTEEN EKIMENERA_ gonbidatu
nahi zaituztegu. Hau euskarazko ipuin eta kontakizun laburrak idazteko
jarduera bat da.
BERTAN, GURE IKASTETXEKO UME GUZTIEK PARTE HAR DEZAKETE,
HELDUENEK BERAIEN KABUZ IDAZTEN ETA TXIKITXOEK ASMATZEN DITUZTEN
ISTORIOAK SENIDEEK IDATZITA.
Kontatu nahi diguzuen istorioa gehienez DINA4 horri batean
sartu beharko da, euskaraz idatzia izango da eta nahi izanez gero
marrazkiekin apain dezakezue. Istorioa izenpetu egin behar da izen,
abizen eta kurtsoa agertu beharko direlarik.
Gaia librea izango da.
Otsailaren 22-a baino lehen aurkeztu behar dira eskolazainaren
bulegoan jarrito dugun kutxa batean utziz.
ISTORIOAK GURE IKASTETXEKO HORMETAN ERAKUTSIKO DIRA OTSAILAREN
22TIK MARTXOAREN 1ERA.
Martxoaren 1- ean ipuinak egileei itzuliko dizkiegu.
Animatu! Opari txiiak bananduko dira parte-hartzaileen artean.
Edozein zalantzarako idatziguzu e-mail bat _in.dautxueuskaraz@gmail.com_
GE