Berriak
Asterixen eta Obelixen harira, zinema saioa!
Egun on, ahaide agurgarriok! Ortziral honetan “Asterix eta Obelix” jinen dira Indautxuko Eskolarat erromatar inbaditzaileak beste behin ere euren herritik botatzerat. Kasuon “jainkoen egoitzaren” lerroburupean. Aukera ezin paregabeagoa aste zuriari agur esateko eta heroi hauen ekintzez eta ausardiaz gozatzeko ere. Heldu eta umeok hitzordu galduezina daukazue emanaldi hau; 16:45ean, areto nagusian. Bertzerik gabe, zuon aiduru! Euskara Batzordea.
Aste Santuko oporraldietan ekintzak
Familia hori:Zure eskaerari erantzunez, e-mailez jakinaraziko dizkizuegu Gazteria eta Kirol Arloko Haurren Zerbitzuak antolatzen dituen programak.Hurrengo astea hasiko da Aste Santuko programetarako eskaera epea. |
GOGORATU
Kaixo Familiak,
IKASTEKO ARAZOAK ETA TERAPIA BISUALA, DOAKO TAILERRA
Gentzane Garcia andreak ikusmen-arazoei, haurren ikaskuntzari eta garapen motorrari buruzko oinarrizko nozioak azalduko dizkigu, eta txiki-txikitatik hautematera bideratuko ditu, zuzendu ahal izateko eta ikaskuntza-arazoak sor ez ditzaten (irakurketa-arazoak, begi lausoak, estrabismoak, psikomotrizitatea, begi-eskuaren koordinazioa, kontzentrazioa…).
Doktoreak adierazi digunez, aukera ona da gurasoentzat, ikasteko arazoak dituzten, adimen normala duten edo maila handiagoa duten 4 ikasletik 3ri eragin diezaieketelako.
Ordubete iraungo du, gutxi gorabehera, eta ikasle guztiei eta haien familiei zuzenduta dago.
INDAUTXUKO Eskola HLHI
Otsailak 5, ASTEAZKENA 17:30ean
ARETOAN

eta
Asociación de Familias “ESKOLA BERRIA” Familien Elkartea
CEIP – INDAUTXUKO ESKOLA – HLHI
GURASOENTZAKO ARETO-FUTBOL
Kaixo familiak,
Orain dela 20 urte, Indautxu Eskolan gurasoei zuzendutako Areto-futbol ekintzarekin hasi zen, Astelehenetan 19:30tatik 20:30tara, Polikiroldegian. Ekintza honek arrakasta handia izan du urte hauetan, baina aurten guraso asko “jubilatu” egin direnez, zaila egiten zaigu partidak jolasten, boluntario gutxi gaudelako. Horregatik, Guraso Elkartetik animatzen zaituztegu zuen izena ematen ekintza honetan. Jar zaitezte kontaktuan gurekin!. Ez da beharrezkoa astero etortzea
Eskerrik asko
Agur bero bat