Guraso agurgarriak Orain arte ezagutzen dugun ikasturterik zailena hasiko dugu. BIGEtik gure laguntza osoa helarazi nahi dizuegu, eta Guraso Eskolak on-line 2 saiotan parte hartzeko aukera eskaini nahi dizuegu, zuen ohiko hezitzaile Itxaso Sanchezekin. Une zailak eta estres handikoak dira (ikasturtearen hasiera, osasuna, adiskidetzea…). Horregatik, uste dugu psikoterapeuta profesional baten eskutik aholkuak eta jarraibideak jasotzea oso lagungarria izan daitekeela. Lehen saioa 2020ko urriaren 13an izango da, 14: 30ean, ZOOM plataformaren bitartez.Saioek 1,30 orduko iraupena izango dute. Mesedez, parte hartu duzuela baieztatu, taldea ondo antolatzeko.nagootazua@hotmail.com |
Berriak
Covid Protokoloa
Familiak agurgarriak,
Familia batean ume batek positibo ematen badu; OSIk (Osakidetza) zuzendaritzarekin harremanetan jartzen da, asteburuetan ere, esateko zer egin behar dugu:
-Nori deitu
-eta zer esan familiei.
Informazio hau inplikatuta dauden familiei bakarrik emango zaie.OSIren protokoloak Osakidetzakoek dakite eta haiek jakineraziko diete interesatuei.Ikasleak ezin dira eskolara bueltatu OSIk esan arte.
Zuzendaritza.
Idazkaritzaren jendeaurreko arreta
Kaixo familia, Mezu honen bidez idazkaritza-arretaren ordutegiaren berri ematen dizuegu. Idazkaritzaren jendeaurreko arreta ordutegia hurrengoa izango da: Goizetan: 9:00-10:00Arratsaldeetan: 15:00-16:00 Mila esker!
Jantoki
JANTOKI ZERBITZUA
Familia estimatua: Bizi dugun egoera dela eta, eta Eusko Jaurlaritzaren gaur egungo gomendioak hartuta, 2020-2021 ikasturtean neurri berezi batzuk egongo dira jantokian !
1) Bazkaldu aurretik eta gero eskuak urarekin eta xaboiarekin garbituko ditugu.
2) Maila bakoitzak jantoki batean bazkalduko du, eta talde bakoitzak jantokiko mahai batean, burbuila- taldeak mantendu ahal izateko eta ikasleak beste ikasgeletakoekin ez nahasteko.
.
1.
*
:
::
:1
–
: …:…
.
..
4
..
.
.
.
.
.
Mahaian artear me
ko distantzia mäntëndüko da
11CLILLIURU
:
:
Ikasleak leku berean esetiko dira beti, burbuila-taldearen artean kontaktuak murrizteko.
3) Bazkaltzeko bi txanda egongo dira:
12:45-13:45 > HH eta LH1 eta LH3
14:00-14:45 > LH2-LH4-LH5 eta LH6 Txanda bakoitzaren ondoren jangela garbitu, aireztatu eta desinfektatuko da. 4) HH2 eta HH3ko ikasleek siesta egingo dute beren erreferentzia gelan,burbuila-taldeak mantentzeko. 5) Jolastokia, kiroldegia eta ekitaldi-aretoa erabiliko dira jantokiko jolas-orduetan, eta espazio bakoitzean burbuila multzoak mantenduko dira. 6) Zentrotik joan behar izatekotan, eta 12:30ak baino lehen itzuli ez bada, ezin izango da 15:00ak baino lehen ikastetxera sartu segurtasun arrazoiengatik. 7) 2020-2021 ikasturtean menuak ez dira paperean emango eta https://menuak,ausolan.com webgunean kontsultatu ahal izango dira.
Neurri hauek Eusko Jaurlaritzaren aginduz alda daitezke.
DAI 2020ko irailaren 18a
Jantoki
Jantokiko zerbitzuaren oharra
Ohar honen bidez jakinarazten dizuegu jantokitik, goizeko jardunaldian, bi txandatan aterako dela patiotik:
– 14:30-14:45: 4 urte, 5 urte, 1. eta 2.
– 14:45-15:00: 3., 4., 5. eta 6.
Jantokian geratzen EZ diren ikasleak patiotik aterako dira 13:00etan.
Garaiz iristea eta irteerako ateak libre ustea eskatzen da.