Berriak

MILAKOLORE JOLASTOKIA

Familia agurgarriok,

Pandemian zehar, oso zaila izan da gure jolastokia koloretsuagoa eta bidezkoagoa izateko proiektuarekin aurrera egitea. Hainbat berri on ditugu. Azkenik, udalak proiektuari emateko eskaini zuen pintura iritsi da.

2020tik, orain behar dena egitera prest dauden familia boluntarioen taldearekin harremanetan gaude. Mila esker!

Proiektuaren zati hau aurrera eramateko familia gehiago gurekin elkartzera animatzen ditugu.

Modu askotan lagundu ahal izango zenukete: bereziki, ostiral arratsaldetan eta larunbat (goiz eta arratsaldetan). Talde txikietan, lehenengo, klariona/zintarekin jolastokian diseinuak marraztuko ditugu (batzuk lerro zuzenetan oinarritzen dira – xakea edo jauzi luzea- beste batzuk artistikoagoak dira –  “mini mundos” errepide eta ibaiekin) eta gero brotxa/arrabola erabiliz kolorez beteko ditugu diseinu hauek.

Bidali hona korreoa: patiomilakolore.indautxu@gmail.com, harremanetarako mugikor baten zenbakiarekin.

Pinturarekin hastear geunden azken aldian bezala, (2020ko martxoan), bolada euritsu bat tokatu zaigu, eta ez dugu bakarrik egun lehor bat behar, baizik eta hainbat egun jarraian, lurzoruaren hezetasuna murrizteko. Dena den, ekainean hastea espero dugu.

Guztion artean lan hau bultzatzen dugu, honako hauek lortzen laguntzeko:

  •     Jolastokiaren erabilera guztion artean hobetzea, modu bidezkoagoan.
  •    Jolastokia haurren begietarako politagoa eta biziagoa izan dadin lortzea.

 Pandemiaz betetako hilabete hauen ondoren,  gure jolastokia koloreztatzen hasteko gogo handiagoa dugu!

Eskerrik asko guztioi,

                   Bizikidetza Batzordea, Indautxuko Eskola

LGTBIQ+

[MAIATZAK 17/ 17 de mayo

Familia agurgarriak:
Astelehen honetan, maiatzaren 17an, LGTBIQ+ fobiaren aurkako eguna ospatuko dugu.
Zer aldarrikatu nahi dugu?
OMEk (Osasunaren Mundu Erakundea) 1990.urtean homosexualitatea gaixotasun zerrendatik kentzeko erabakia hartu zuelako. Hortik aurrera, 2005tetik,
urtero, homosexualitatea, bisexualitatea , transexualitatea, nor izan nahi duenaren izateko eskubidea aldarrikatzen da.
Guk geuk, eskolan ere, pertsona guztiekiko errespetua eskatu nahi dugu eta sentitzen duguna izateko eskubidea.
Ikasturte honetan, gure eskola sexu-aniztasunaren alde dagoela erakutsi nahian, Naizen Elkarteko (Adingabe Transexualen Familien Elkartea) abesti eta
bideoklipa helarazten dizuegu eta familian entzutera eta ikustera gonbidatzen zaituztegu. https://www.youtube.com/watch?v=ISDhXRTXYvE
Indautxuko Eskola aniztasunaren sexualaren alde,
errealitate anitzak onartuz,
entzunez,
lagunduz
eta maitatuz.

GE-ko ZUZENDARITZA BATZORDEA BERRITZEKO HAUTAGAIAK BEHAR DIRA  

Kaixo Familiak,   Dakizuen bezala, pasadan Martxoaren 23an Familien Elkarteko Asanblada nagusia ospatu zen.Gogorarazten dizuegu, beste gai batzuen artean, elkarteko zuzendaritza-batzordea berriztea aipatu zela, Maiatzean 3 urte bete ditugu eta gure ibilbidea amaitu da.    Beraz, zuzendaritzarako jende berria behar da (lehendakaria, diruzaina, idazkaria eta 4 bokal). Gu prest gaude sartuko zareten berriei gure esperientzia zabaltzeko eta hurrengo ikasturtean zuekin elkarlanean aritzeko.   Dakizuenez, Familien Elkarteak, ondorengo ekintzak burutzen ditu, elkarte barik zerbitzu hauek desagertu egingo dira:

  • Goizeko gela edo haurtzaindegi zerbitzua (08:00 – 09:00)
  • Eguerdiko eskolaz kanpoko ekintzak
  • Arratsaldeko Eskola Kirola, Mendi irteerak eta beste ekintzak.
  • Arratsaldeko liburutegi zerbitzua.
  • Patioa zabalik egotea arratsaldeetan.
  • Eskolako ekaineko jaiak, olentzero, santa ageda, eta hainbat batzordeek egiten dituzten ekintzak.
  • ……..

Interesaturik daudenak, idatzi posta@eskolaberria.net helbidera, Ekainak 1a baino lehen,  zuen izen eta kontaktu datuekin mesedez. Talde oso bat bazarete, hobe 🙂   Animatu eta parte hartu zeuen seme alaben hezkuntza komunitatean !!!  Zuekin partekatu nahi dugu bideo hau:  https://www.ehige.eus/eu/nor-gara-gu-zer-gara-gu/  

Guraso eskolak

Egun on guztioi,   Datorren asteartean Guraso Eskolak taldearen saio berri bat izango da      GAIA: BERDINEN ARTEKO JAZARPENAEguna: Maiatzak 18, AstearteaOrdua: 14.45etik 16.00etara   Hedabidea: on-line   Bertaratzearen baieztapena behar dugu taldea baieztatzeko eta esteka bidaltzeko konektatzeko   Horregatik, interesa duzuenok helbide honetara idatz dezazuen eskatuko dizuet, zuen asistentzia berresteko: isanchezcamio@gmail.com   Agur bero bat guztioi.      

FAMILIAN KOMUNIKATZEA ETA GATAZKAK KONPONTZEAEguna

Egun on guztioi,   Oraindik aukera daukazue izena emateko:      GAIA: FAMILIAN KOMUNIKATZEA ETA GATAZKAK KONPONTZEAEguna: Maiatzak 4, AstearteaOrdua: 14.45etik 16.00etara   Hedabidea: on-line   Bertaratzearen baieztapena behar dugu taldea baieztatzeko eta esteka bidaltzeko konektatzeko   Horregatik, interesa duzuenok helbide honetara idatz dezazuen eskatuko dizuet, zuen asistentzia berresteko: isanchezcamio@gmail.com   Agur bero bat guztioi.