Egilea: eskolaberria
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK 2019/2020
Familia agurgarriak:
Astelehenean, irailaren 23an eskolaz kanpoko jardueraren behin betiko zerrendak argitaratuko dira. Umeren bat falta dela ikusten baduzue bidali email bat posta@eskolaberria.net helbidera.
Astelehenean edo asteartean BAZKIDE (20€ familiako) eta ESKOLA ASEGURUKO (13€ umeko) kuota pasatuko ditugu.
Ondorengo hau gogorarazi nahi dizuegu:
– Eskolaz kanpoko jardueren kuota hilero pasatuko da, hileko lehenengo egunetan , hain zuzen.
– 2 hilabete jarraian kuota inongo arrazoirik gabe bueltatuko balitz, umea jardueratik kanpo geratuko litzake.
(ordainketa aginduak bueltatzeak gastuak ditu, hori dela eta, agindua eman baino lehen bidali emaila posta@eskolaberria.net -era zalantzak argitzeko).
– Jardueraren bat utzi nahi baduzue posta@eskolaberria.net helbidera email bat bidali aurreko hilaren 25-a baino lehen, gaian “baja extraescolar” jarriz eta jarduera eta umearen datuak zehaztuz. Ingelesa utzi nahi izanez gero Abenduak 25-a edo Martxoak 25-a baino lehen idatzi beharko duzue, hiruhileko konpromisoa hartzen baita.
– Bestalde, jardueraren baten izena-eman nahi izanez gero (beti ere tokia egotekotan), hileko 1. Eta 25. Egunen artean egin behar da http://www.eskolaberria.net/inscripcion/inscripcion-2019-2020/ webgunean.Irailaren jarduerari buruzko informazio bilerak izango dira. Honi itsatsitakoa horien egutegia.
AFAn sartuta ez bazaude eta informazia jazo nahi baduzu, posta@eskolaberria.net web orrialdera emaila bidali eta berdin-berdin emaila bat baino gehiago jarri nahi baduzu.
AFArekiko harremana email horren bidez izango da eta urtean zehar gure web orrialdea bisitazera gonbidatzen zaituztegu.
Agur bero bat.
ESKOLA BERRIA Familien Elkartea
INDAUTXUKO ESKOLA – HLHI
http://www.eskolaberria.net/
Garrantzitsua
Familia agurgarriak,
Jolastokiko ziburuak apurtuta daude eta eskertuko genizuke umeak zainduko bazenituzte bertara igo ez daitezen. Atezainak behin eta berriro dabiltza zinta ipintzen, baina batzuen eta besteen artean zinta apurtu egiten da, azkenean umeak ziburura igotzen direlarik. Istripuak ekiditeko asmoz konpondu arte ez erabiltzea gomendatzen dizuegu. Konpontzean jakinaraziko dizuegu. Bien bitartean, istripuren bat egonez gero, Familia Elkartea ez da arduradun izango.
Eskerrik asko
ESKOLAKO KANPOKO EKINTZAK- MENDIKO ESKOLAKO KIROLA 2019/2020 KURTSOA
Aurten ere, gure Eskolak parte hartuko du Mendiko Eskola kirolan, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntzaz eta Bizkaiko Mendi Federazioak antolatuta.
Programa barruan, beti ere mendi kirolari lotuta, gure seme-alabek hainbat jolas eta prestakuntza-jarduera egingo dituzte.
Parte-hartzaileak (umeak), 2011 urtean edo lehenago jaioak izan behar dira. LH3-LH6
MENDI IRTEERAK:
(Gutxi gora behera) 4 orduko txangoak izango dira eta 300m/500m-ko (altuera diferentziakoak). 2019/2020 ikasturteko txangoak
• 29/09/2019. ATXARRE (312M)-LAIDA
• 13/10/2019. ILUNBE (445M.) – DIMA
• 17/11/2019. SENDERISMO 1- ARRIGORRIAGA
• 12/01/2020. ARNOTEGI (426M) – BILBO
• 09/02/2020. SENDERISMO 2 – ZIERBENA
• 22/03/2020. ORIXOL (1.132 M. ) – KRUTZETA
• 17/05/2020. AMAIERAKO JAIA
IZENA EMATEKO KUOTA:
7 irteeren zenbateko osoa 18€-takoa da eta ordainduko da ekintzara apuntatzean. Kontua (Eskola Berria CAJA LABORAL 3035 0100 44 1000052202) Ingresoa egiterakoan, umearen izen-abizenak jarri behar dira.
Txango guztietarara apuntatzeko
AZKEN EGUNA IRAILAREN 21a, larunbata,
izango da.
izango da.
Pertsonaren bat jarduera hasita dagoenean apuntatu nahi izanez gero, inskripzio kuotaren parte
proportzionala ordaindu beharko luke (geratzen diren irteeren arabera).
IZENA EMATEKO DATUAK Parte hartzeko interesdunek, behean zehazten diren datuak ekintzaren koordinatzaileei bidali behar dizkiozue mail bidez.
• Ikaslea: Izen-abizenak/ jaiotze data / Kurtsoa
• Gurasoak/Tutoreak: Izen- abizenak / telefono-zenbakia / mail-a /
• Ordainketaren agiria
JOAN-ETORRIA:
Umeak jasotzeko autobus geltokia Simon Bolivar 5 zenbakian izango da (Ikasbide Eskola aurrean). Autobusen antolaketa egokia izateko, baieztatzea beharrezkoa izango da txango egunaren aurreko astelehena (barne) baino lehen; egun horretarako baieztatzen ez bada, umea ezingo da txangora joan.
Baieztatzea email-aren bidez edo wasap-aren bidez egingo da. Talde bat sortuko da parte hartzaile guztiekin, wasap-a ez ba duzue, mezu batekin abisatuko da, edo telefonoz beste bi aukerak ez ba dituzue.
“ESKOLA BERRIA” INDAUTXUKO ESKOLAKO GURASOEN ELKARTEA
INDAUTXUKO ESKOLA ‐ Manuel Allende 28, BILBO
Ume kirolarien laguntzaileak:
5 ume bakoitzeko heldu BAT joan behar da. Parte hartu nahi duzuen helduen artean laguntzaileen zerrenda bat egingo da, eta txangoaren aurreko asteko asteartean, txangora joango diren ume
kopuruaren arabehera, deialdiaren bidez, laguntzaile/gurasoei abisatuko zaie. Gurasoren bat joan ezin ba da, beste guraso bati deituko zaio.
Txango bakoitzean gurasoak txandatuko dira; guraso guztiek parte har dezaten.
Kurtso bukaeran, joan ez diren txangoen dirua ez zaie itzuliko parte-hartzaileei eta azken txangoa baino lehen laguntzaileen kuota ordaindu beharko dugu.
Mendi irteeretatik aparte, prestakuntza jarduerak antolatuko dira, mendiarekin zer ikusia duten ekintza monografikoak (Orientazio tailerrak, Eskalada tailerrak, etab).
Ekintza hauei buruz (datak, txangoaren ezaugarriak), berri emango zaizue, email, telefono edo wasap- aren bidez.
BATZARRA:
Irailaren 19 an, osteguna, arratsaldeko 5etan Eskolako laborategian elkartuko gara, programa azaltzeko eta zalantzak argitzeko.
Ekintza haur koordinatuko duen persona Xabier Eguiluz izango da. ( xabieguiluz@yahoo.es) Tel: 647841554
www.eskolaberria.net
“ESKOLA BERRIA” INDAUTXUKO ESKOLAKO GURASOEN ELKARTEA
INDAUTXUKO ESKOLA ‐ Manuel Allende 28, BILBO