ELIKADURA OSASUNGARRIA DOAKO TAILERRA. 


Kaixo Familiak,

ELIKADURA OSASUNGARRIA DOAKO TAILERRA. 

Josune Ciriza Dietetika eta Nutrizioko espezialistak elikadura-kalitateko elikagaiak hautatzeko jarraibideak emango dizkigu, familian elikadura osasungarria izateko.

Noizbait galdetu diozue elkarri: zer da elikadura osasungarria deitzen duguna? Gosaria da eguneko janaririk garrantzitsuena? Egunean 5 aldiz jan behar dugu? Edo zer jakin behar dugu Azukreari buruz?…………

Saioa 2020ko martxoaren 11n izango da, asteazkena, eskolako Areto Nagusian, 17:30etan eta 90 minutu iraungo du gutxi gorabehera, galderen bidez luzatzeko aukerarekin.

Bertaratzen direnentzat haurtzaindegi zerbitzua egongo da Liburutegian 19: 30ak arte.

Agur eta eskerrik asko!!

——————————————————————————————————- 

Asterixen eta Obelixen harira, zinema saioa!

Egun on, ahaide agurgarriok! Ortziral honetan “Asterix eta Obelix” jinen  dira Indautxuko Eskolarat erromatar inbaditzaileak beste behin ere euren herritik botatzerat. Kasuon “jainkoen egoitzaren” lerroburupean. Aukera ezin paregabeagoa aste zuriari agur esateko eta heroi hauen ekintzez  eta ausardiaz gozatzeko ere. Heldu eta umeok hitzordu galduezina daukazue emanaldi hau; 16:45ean, areto nagusian.  Bertzerik gabe, zuon aiduru! Euskara Batzordea.