IDAZLE GAZTEAK

 Familia agurgarriak,

       Mezu honen bitartez _ __IDAZLE GAZTEEN EKIMENERA_  gonbidatu  
nahi zaituztegu. Hau euskarazko ipuin eta kontakizun laburrak idazteko  
jarduera bat da.

       BERTAN, GURE IKASTETXEKO UME GUZTIEK PARTE HAR DEZAKETE,  
HELDUENEK BERAIEN KABUZ IDAZTEN ETA TXIKITXOEK ASMATZEN DITUZTEN  
ISTORIOAK SENIDEEK IDATZITA.

       Kontatu nahi diguzuen istorioa gehienez DINA4 horri batean  
sartu beharko da, euskaraz idatzia izango da eta nahi izanez gero  
marrazkiekin apain dezakezue. Istorioa izenpetu egin behar da izen,  
abizen eta kurtsoa agertu beharko direlarik.

       Gaia librea izango da.

       Otsailaren 22-a baino lehen aurkeztu behar dira eskolazainaren  
bulegoan jarrito dugun kutxa batean utziz.

       ISTORIOAK GURE IKASTETXEKO HORMETAN ERAKUTSIKO DIRA OTSAILAREN  
22TIK MARTXOAREN 1ERA.

       Martxoaren 1- ean ipuinak egileei itzuliko dizkiegu.

       Animatu! Opari txiiak bananduko dira parte-hartzaileen artean.

       Edozein zalantzarako idatziguzu e-mail bat _in.dautxueuskaraz@gmail.com_

GE

Ikusi eta Ikasi

umeentzako euskarazko programa 4 eta 8 urte bitarteko umeentzat da, eta aurten izango du XV. aldia. Bilboko Udalak, Euskaltzaleen Topagunearekin batera (Euskararen aldeko kultur elkarteen federazioa), umeentzako euskarazko ikuskizunik onenak programatu ditu berriro Bilboko barruti guztietan.

Ekimen honen helburua da Bilboko umeek beren aisialdian euskara modu dibertigarrian erabil eta goza dezaten sustatzea, haiek kulturaren bidez heziz eta kalitatezko programazio bat eskainiz.

Gaur, otsailak 1, hasiko dira umeentzako programazio honetako jarduerak, eta maiatzaren 16ra arte iraungo dute. Guztiz doan izango dira 75 ikuskizunak, arlo anitzetakoak: lantegi edo antzerki, dantza, magia, zeinu-hizkuntza, ipuin kontatzaile, zirku edo musika emanaldi gisakoak izango dira. Zehazki, 31 ikuskizun eta 44 lantegi eskainiko dira.

Ikuskizunak doakoak dira. Sartzea librea izango da, lekuak bete artean; baina, ostera, lantegietan parte hartzeko ezinbestekoa izango da izena ematea aldez aurretik, www.ikusietaikasi.eus webean inprimaki bat betez; zozketa egingo da eskarien artean.

Lantegi eta ikuskizun guztiak euskaraz izango dira. Guztira, 75 jarduera izango dira, Bilboko barruti batzuetan eta besteetan eskainiak, aisialdia, kultura eta heziketa batzen dituztelarik. Gaurtik aurrera hasiko dira, Begoña, Basurtu, Errekalde, Castaños, Deustu, Santutxu, Zorrotza, Olabeaga, eta Abandoko udaltegietan, Ibaialdeko liburutegian, Euskararen Etxean (San Inazio), Atxuriko Auzoetxean, Indautxuko El Carmen Aretoan, Zamakolako Juan Delmas eskoletan, Miribillako Iruartetan eta Epaltzaren Alargunaren kalean.

Jardueren barruan, Bilboko umeek aukera izango dute antzerkia, ipuin kontalariak, dantza, zirkua, magia eta musika-emanaldiak gozatzeko.

Aurten 4 eta 8 urte bitarteko umeentzat eskaintzen diren lantegiak hauek dira:

  • CONTACT-KIDS: Familia barneko komunikazioa hobetzeko metodologia bat da, elkar ukitzearen bidezkoa, guraso eta txikien arteko konfiantza hobetzen duena.
  • EUSKAL ARTISTAK:Artearen inguruko lantegia, estanpazioaren teknika eta paperezko eskultura txikiak baliatzen dituena.
  • TXIKI ERRITMO: Erritmoa eta gorputz adierazpena uztartuko dira sormena garatzeko, harremanak lantzeko eta adierazteko eta mugitzeko gaitasunak hobetzeko tresnak eskuratzearren.
  • TRAPUZKO PANPINAK: Trapuzko panpinak sortzea irudimenarekin eta plastikozko orratzekin. Lantegi honetan, helduen laguntasuna beharko da oihala, zapitxoak eta feltroa josteko.
  • ZIENTZIA LANTEGIA: Lantegi honetan, benetako zientzialarien moduan ikasiko dute limoi batekin elektrizitatea sortzen, su-ziri bat espaziora igortzen eta abar.

Jarduera guztiak 18:00etan hasiko dira, salbu eta larunbatekoak, 12:00etan izango baitira. Lantegiak 18:00etan hasiko dira, baldin eta saio bakarrekoak badira, eta egun baten bi saio eskaintzen badira, lehena 17:15ean izango da, eta bigarrena 18:30ean.

Nabarmendu behar da ezen azken eguna, maiatzaren 16koa, Indautxuko El Carmen Aretoan izango dela: han, umeentzako IKUSI ETA IKASI programaren 15. urteurrena ospatuko da, ikuskizun berezi baten bidez. Urtebetetze-festa bat izango da, EPA TXIKIk emango duen musikazko antzerki batekin. 18:00etan izango da, eta sarrera librea izango da aretoa bete arte.

Egun batzuk lehenago zozketa egingo da IKUSI ETA IKASI programan parte hartu eta balorazio-orria bete duten pertsonen artean. Festa-egunean, hainbat sari banatuko dira parte hartzaileen artean.

IKUSI ETA IKASI Bilboko Udalaren programa bat da, Euskara Garatzeko Ekintza Planaren helburuetan oinarritua: hain zuzen, hizkuntza transmisioa, kalitatea eta zerbitzua.