Egilea: eskolaberria
KOMUNIKAZIOA
Egunon familiak!
IDAZLE GAZTEAK-eko erakusketako ipuinak martxoak 11, astelehen arratsaldean itzuliko zaie idazle bakoitzari, oparitxo batekin batera.
Familia elkarteko euskara batzordea
Idazle Gazteak
IDAZLE GAZTEAK-eko erakusketa martxoak 4tik, astelehen hontatik, aurrera egongo da ikusgai eskolako patioan. Ondoren, ostiralean, martxoak 9an, itzuliko zaio bere ipuina idazle bakoitzari, oparitxo batekin batera.
Guraso eskola
Hastear da ” *Guraso eskola* ” ekimena! Datorren asteartean, *martxoak* *5* egingo du, arratsaldeko *15:00* ak eta 16:15 bitartean, “Altilloan” (sarrera polikiroldegitik). Jorratuko den lehen gaia GURASO ETA SEME-ALABEN ARTEKO ERLAZIO PERSONALAK” da. Hala jarraituko dugu asteartero, eduki ezberdinak lantzen, 12 astez. Gogoan izan doako jarduera dela, eta denak parte hartzera gonbidatuta zaudetela. Ez da beharrezkoa aste guztietarako konpromezua hartzea, ez eta aldez aurretik abisatzea ere. Anima zaitezte!