Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, …. Korrika, …. !!

Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, …. Korrika, …. !!  Familia agurgarriak ! Hurrengo apirilaren 11ean, “Korrika” Bilbotik pasatuko da.  Zuen laguntzari esker, euroz-euro bildu ditugu Indautxuko eskolak kilometro bat erosteko beharrezkoak diren 425 euroak! Eskerrik asko guztioi. Gure kilometroa (1696 zenbakia) apirilaren 11ean, osteguna, eguerdiko 12:34an, Autonomia kalean (Lantiken) hasiko da. 
 Hori dela eta, ahal duten familiei beraien ume edo umeak eskolako liburutegian 11:45ean, hartzeko aukera emango zaie, korrikako gure kilometroaz elkarrekin gozatzeko. Behin kilometroa amaituta, gurasoak umeen janariaz arduratuko dira, 15:00etan, umeak eskolara bueltatuz.  Umeak korrikara ateratzeko behean duzuen baimena bete eta tutoreei eman, apirilaren 8tik 10era bitartean.  Animatu zaitezte!  Indautxuko Eskolako Euskara Batzordea.

Bilboko IV. Duatloi

Bilbaotri Triatloi Taldeak Bilboko IV. Duatloi Txikia prestatzen dagoela jakinarazi nahi du, honekin batera, gaztetxoentzako parte hartzeko gonbidapena eskeini nahi du. Horrela, kirol berri bat ezagutzeko aukera izango duzue.
Duatloia oinezko lasterketa eta txirrindularitza bateratzen dituen kirola da. Parte-hartzeaileek beraz ondokoa egin beharko dute: korrika egiteko ibilbide batekin hasiko dira, bizikleta hartu eta beste ibilbide bat egingo dute eta beste korrikako tarte batekin bukatuko dute. Adinaren arabera egin beharreko distantziak aldatzen joango dira.
Lasterketan parte hartu dezaketenak 2005 eta 2010 urteen artean jaiotakoak izango dira. Ekarri beharrekoak, berriz, bizikleta, kaskoa eta gurasoen baimen orria izango dira Autorización de padres/madres.
Duatloia Uribitarte Pasealekuan antolatuko da maiatzaren 4ean arratsaldeko 4:00etatik aurrera. Gogoratu adin talde bakoitzaren lasterketa baino ordu erdi lehenako bertaratu behar duzuela.
Informazioa jaso nahi izanez gero, gure web orrialdera jo edo Euskadiko Triatloi Federazioaren webera Federación Vasca de Triatlón.
Zatoz partehartzera eta gozatu kirolaz! Erantsita aurkituko duzu 2019ko Eskola kirolaren Duatloi eta Triatloiaren Bizkaiko egutegia.
 BILBAOTRI TRIATLOI TALDEA 

Korrika badator!

Korrika badator!

 Euskararen aldeko lasterraldiak apirilaren11n hartuko ditu Bilboko kaleak eta Indautxuko eskolan ere bat egin nahi dugu ekimenarekin. Beste urte batzuetan bezala, euskara batzordearen bitartez eskuratu ahal izango duzue Korrikako taila bakarreko peto ofiziala, 5 euroko salneurrian. 

in.dautxueuskaraz@gmail.com helbide elektronikoan adieraziguzue sendi bakoitzeko zenbat peto nahi duzuen eta Korrikaren aurreko egunetan helaraziko dizkizuegu.

Agur eta onki xin Korrikarat!

Euskara Batzordea

OHARRA



  Kaixo, martxoak 26 asteartea, hauteskunde sindikalak direla eta  
umeek 13.00 etan bukatuko dituzte klaseak eta arratsaldean ez da  
patiorik egongo. 
  Hala ere, ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK BERDIN MANTENDUKO DIRA ñABARDURA  
TXIKI BATEKIN: eguerdian 30 minutu atzeratuko dira (13.00-14.00 eta  
14.00-15.00) eta arratsaldean ingelesera Egia Jenerala kaletik sartu  
beharko dira eta kiroletara polikiroldegiko atetik.

Agur bero bat
IGE