ReActívate+

BerrAktibatu+ EHIGErekin eta eraiki dezagun mundo iraunkor bat
EHIGEk ReActívate+ ekimenarekin bat egin du. Ingurumen-jasangarritasunaren aldeko herritarren parte-hartzea sustatzeko ekimena da, eta uraren kontsumo arduratsuarekin, mugikortasunarekin, erosketa jasangarriarekin, hondakinen kudeaketarekin, energia-kontsumoarekin, elikadurarekin eta abarrekin lotutako alderdiak jorratzen ditu, besteak beste.

Ekimenak unibertsitateei, ikastetxeei eta familiei zuzendutako programak ditu.

Izen ematea eta informazio gehiago:  https://www.ehige.eus/eu/berraktibatu-ehigerekin-eta-eraiki-dezagun-mundo-iraunkor-bat/


Guraso eskola

 Guraso agurgarriak Orain arte ezagutzen dugun ikasturterik zailena hasiko dugu. BIGEtik gure laguntza osoa helarazi nahi dizuegu, eta Guraso Eskolak on-line 2 saiotan parte hartzeko aukera eskaini nahi dizuegu, zuen ohiko hezitzaile Itxaso Sanchezekin.
Une zailak eta estres handikoak dira (ikasturtearen hasiera, osasuna, adiskidetzea…). Horregatik, uste dugu psikoterapeuta profesional baten eskutik aholkuak eta jarraibideak jasotzea oso lagungarria izan daitekeela.

Lehen saioa 2020ko urriaren 13an izango da, 14: 30ean, ZOOM plataformaren bitartez.Saioek 1,30 orduko iraupena izango dute.
Mesedez, parte hartu duzuela baieztatu, taldea ondo antolatzeko.nagootazua@hotmail.com
 

Covid Protokoloa

Familiak agurgarriak,

Familia batean ume batek  positibo ematen badu; OSIk (Osakidetza) zuzendaritzarekin harremanetan jartzen da, asteburuetan ere, esateko zer egin behar dugu:

-Nori deitu

-eta zer esan familiei.

Informazio hau inplikatuta dauden familiei bakarrik emango zaie.OSIren protokoloak Osakidetzakoek  dakite eta haiek jakineraziko diete interesatuei.Ikasleak ezin dira eskolara bueltatu OSIk esan arte.

Zuzendaritza.