Indautxko Eskola: Guraso Eskola –

Kaixo Familiak,

Gurasoen Eskolara itzuliko gara. Prestakuntzarako eta eztabaidarako gunea da, eta familiei seme-alabak hazten laguntzea du erronka.

AFAk, BIGEk (eskolen federazioa) eta Bilboko Udalak (doakoa) antolatutako proiektua da, eta gaian espezializatutako psikologo batek ematen du.

Datorren urriaren 19an, asteartea, hasiko gara Zoom plataforman (urtarriletik aurrera, osasun egoerak aukera ematen badu, saio presentzialak berriz egiten saiatuko gara) 14: 45etik 16: 00etara.

Proposatutako gaia hau da: zer behar dut ikastaro hau nire seme-alabekin batera hazteko? Azter ditzagun aurten landu nahi ditugun gaiak: komunikazioa familian, gatazkak konpontzea, garapen ebolutiboa, berdintasuna, mugak, hezkuntza afektibo-sexuala, teknologia berriak…

Intersatuta bazaudete, mesedez bidali mezu bat gure piskologara: Itxaso Sanchez Camio: isanchezcamio@gmail.com zuen telefono zenbakiarekin eta zuen semearen edo alabaren adinaren berri emanez.

Agur bero bat eta eskerrik asko!!!   Asociación de Familias  “ESKOLA BERRIA” Familien Elkartea

CEIP – INDAUTXUKO ESKOLA – HLHI

www.eskolaberria.net

Indautxuko Eskola: Ekitatea helburu duen patio koloretsu baten alde! Bazatoz?

Kaixo familia berriak,

Boluntario askori esker, gure patioa koloretsuago eta bidezkoago egiteko proiektuak aurrera egin du, itzuleran ikusiko zenutenez, baina fase honetatik marrazki batzuk geratzen zaizkigu bukatu gabe (« mini-munduak », letretako sugea…).

Hurrengo asteetan familia gehiago gurekin elkartzera animatzen dugu, eguraldiak okerrera egin aurretik. Ostiral arratsaldeetan eta larunbatetan (goiz edo arratsalde) patiora hurbilduko al zinateke pixka batean guri laguntzeko? Diseinu gehienak lurrean daude, baina batzuk marrazteko daude eta horretarako artistak bilatzen ditugu, eta, bestalde, brotxa bat/arrabol bat hartu eta dagoeneko jasota dauden diseinuak kolorez betetzeko prest dauden pertsonak behar ditugu.

Bidali mezu bat patiomilakolore.indautxu@gmail.com helbidera, harremanetarako telefono zenbaki batekin, eta gehitu WhatsApp taldeari, proiektua koordinatzeko.

Guztion artean bultzatzen dugu lan hori, honako helburu hauek lortzen laguntzeko:

– Patioaren erabilera denon artean modu bidezkoagoan hobetzea.

– Jolastokia jolasgune politagoa eta biziagoa izatea haurren begietara.

Eskerrik asko guztioi.

Patioaren proiekturako lantaldea, Indautxuko Eskola

Asociación de Familias  “ESKOLA BERRIA” Familien Elkartea
CEIP – INDAUTXUKO ESKOLA – HLHI

www.eskolaberria.net

eguerdiko eskolaz kanpoko

Arratsalde on familiak,   Jarraian, eguerdiko eskolaz kanpoko jardueren ordutegiak eta behin behineko egunak bidaltzen dizkizuegu.   Jarduera egun batetik gora ematen den ikastaroetan, ikasleak beste jarduera batekin bat ez etortzeko moduan banatu dira. Mezu elektronikoa bidaliko da, zeuen seme-alabei zein talderi dagokion eta jarduera horren egunak adierazteko.   Eskolaz kanpoko jarduera hauek, urriak 4aqn, astelehenean, hasiko dira.   Eskerrik asko,

Arratzaldez


Manuel Allende kalea oinezkoentzako esparru

Azkenean HOBEKUNTZA BATZORDEAREN lanak bere fruitua eman du: eskola aurreko kalea oinezkoentzako esparru bihurtzea. Lorpen honetan Cervantes eta Concha-ko guraso elkarteekin lankidetza goraipatu behar da.


Aldi berean, batzordean jende behar dugula adierazi nahi dizuegu. Zatozte gure hurrengo erronkan parte-hartzera: lorategi bertikala!

2021(e)ko abuztuaren 26a

BILBOKO UDALAK INDAUTXU, CERVANTES ETA SANCHEZ MARCOS ESKOLA PUBLIKOEN INGURUNEAN IBILGAILUEN TRAFIKOA KENDUKO DU 

  • Lan horien helburua da udalerrian eskola-bide seguruak sortzen aurrera egitea, adingabeek ikastetxeetarako duten irisgarritasuna hobetzeko.
  • Hiru zentro horien inguruak oinezkoentzat jartzeaz gain, Udalak haurrentzako altzariak jarriko ditu eta galtzada motibo alaiekin, koloretsuekin eta txikienentzat erakargarrienekin margotuko du, airearekin, lurrarekin eta urarekin lotuta.
  • Hiru ikastetxe horiek dauden kaleetan – Manuel Allende, Lersundi eta Fernandez del Campo –, garajeetara sartzeko behar den kale-zatian bakarrik zirkulatu ahal izango da.
  • Gainera, aparkalekua kendu egingo da eta jada beharrezkoak ez diren elementuak kenduko dira, hala nola, mutiloiak eta barandak. Edukiontziak inguruko kaleetara eramango dira.
  • Lanak dagoeneko hasi dira, eta pintura-lanak irailaren erdialdean bukatzea espero da, ikasturte berria hastearekin batera; ondoren, aurreikusitako altzariak jarriko dira inguru horretan.

ESKOLAZ KANPOKO JARDUERETAN IZEN-EMATEA

Hasteko, esan behar da aurten ere aurreko urtean bezala, edozein jarduera Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ezarritako arauei lotuta egon behar dela, zehazki, 2021-2022 ikasturtearen hasieran jarduteko protokoloari.   Ildo horretan, honako puntu hauek argitu behar ditugu:

1.- HAURTZAINDEGIA:

Haurtzaindegia egongo da, eta ikasturteko lehen egunean hasiko da, irailaren 8an. Sarrera malgua izango da haurtzaindegiaren ordutegiaren barruan 8: 00etatik 9: 00etara. Haurtzaindegira joan ahal diren egunak ere malguak dira. Lehentasuna familien beharra eta malgutasuna dira. Jarduera, ikastetxeak antolatuko dituen talde egonkorrak eta senideak kontuan hartuta antolatuko da.

2.- KIROLAK:

Aurreko ikasturtean eskaini ziren kirol-jarduera berberak eskeiniko dira,  ESKOLA-KIROLERAKO ezartzen den COvid protokoloa mantenduz.

Ordutegiak eta taldeak izena eman duten ikasleen arabera egingo dira, eta irailean jakinaraziko dira.

3.- INGELESA

Ingeles-jarduera arratsaldez egingo da. Ordutegiak eta taldeak irailean jakinaraziko dira, matrikulatutako ikasleen arabera egingo baitira.

4.- AFA/BAZKIDE BAZKIDE-KUOTA:

Kuota elkarteak dituen gastu finkoak mantentzera bideratuko da, hala nola programa, webgunea, datuen babesa, banku-komisioak, prestakuntzak (liburutegia, jaiak, ikastaro hori egin badaiteke), etab.

Gogorarazi nahi dizuegu bazkide-kuota familiako ordaintzen dela, EZ seme-alaba bakoitzeko, eta urtean behin dela; kuota bakarra familia bakoitzeko.

  5.- ESKOLA-ASEGURUA

Eskola-asegurua EZ da nahitaezkoa eskolaz kanpoko jarduerarik egiten ez bada. Ikastetxeak aholkatzen du, baina ez da derrigorrezkoa.
Udalekutan edota campusetan izena eman nahi izanez gero eskola asegurua derridorrezkoa izango da. (Gabonak, Aste Santua eta Uda).

6.- GAINERAKO JARDUERAK EGUERDIAN

Bizi dugun elkarbizitza-egoera eta euskal ikastetxeak eta gobernuak eskatzen dizkigun neurriak direla eta, oraindik ezin dizuegu aurreratu eskolan historikoki egin diren eguerdiko jarduera guztiak egingo diren ala ez. Horretan ari gara lanean, espazio libreak ikastetxearen beharrekin uztartu ahal izateko. Beraz, dena prest daukagunean jakinaraziko dizuegu, izena eman dezazuen.