Euskararen eguna

EUSKARAREN EGUNA 2021

Dakizuen bezala bihar, ostirala, Euskararen Eguna ospatuko dugu eskolan.

Hainbat ekintza antolatu ditugu, egunari bere zentzua eta “kolorea” emateko asmoz. 

Horretarako idazki hau igortzen dizuegu, arropari dagokionez, zuen laguntza eskatzen:

HH2 eta HH3 urtekoek koadrodun zapiarekin.

L.]H1 ARRANTZALEZ jantzita (alkandora eta praka urdinak)

Beste guztiok baserritarrez, arrantzalez, alkandora zuriarekin, praka urdinekin, txapelarekin, koadrodun zapiarekin…etortzeko animatzen zaituztegu!!!


lagunak

Azken asteburua Indautxuko eskolako Idazle gazteak ekimenean parte hartzeko!
Gogoratu Indautxuko eskolako idazle guztiek bidal dezaketela bere ipuina azaroak 29rarte. Testuak orri bateko luzera izan beharko du, euskaraz izango da, eta “LAGUNAK” da proposatzen den gaia. Argazki bitartez bidal daiteke in.dautxueuskaraz@gmail.com helbidera.
Eskolako txikienak ere animatu nahi ditugu gurasoekin batera idaztera, nagusiek idatziriko ipuinak ere bidali ahalko dira.
Jasotako ipuin guztiekin erakusketa inauguratuko da eta ondoren idazle bakoitzak ipuin guztien bilduma jasoko du.
Animatu zuen istorioak eskola guztiarekin elkarbanatzera!

Indautxuko Eskolako euskara batzordea

Untitled

Kaixo,   Bizkaiko Foru Aldundiko informazioa helaraziko dizuegu, zuen interesekoa baldin bada.   Eskerrik asko.Hola,   Os hacemos llegar la información de la Diputación Foral de Bizkaia por si fuera de vuestro interés.   Muchas gracias.
Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna dela-eta, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak eta Euskara, Kultura eta Kirol Sailak aukera baliatu nahi dugu indarkeria matxistaren inguruko sentsibilizazioa eta prebentzioa egiteko, Bizkaiko kirol programen bidez.Con motivo del 25 de noviembre, Día Internacional contra la Violencia hacia las Mujeres, los departamentos de Empleo, Inclusión Social e Igualdad y de Euskara, Cultura y Deportes de la Diputación Foral de Bizkaia, queremos aprovechar la oportunidad idónea para sensibilizar y prevenir la violencia machista a través de los distintos programas de Deporte en Bizkaia.
Gizon eta emakumeen arteko berdintasunik ezean oinarritutako gizarte batean bizi gara eta salatu nahi dugu indarkeria matxista berdintasunik ez horren adierazlerik larriena dela, eta, horrez gain, giza eskubideen urraketa bat ere bai.Vivimos en una sociedad basada en la desigualdad y denunciamos que la violencia machista sobre las mujeres es la muestra más grave de esa desigualdad, además de una vulneración de los Derechos Humanos.
Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan aritu eta azaroaren 25eko kanpainarekin bat egiteko eskatzen dizuegu.Para ello, os pedimos que colaboréis con la Diputación Foral de Bizkaia uniéndoos a la campaña que hemos preparado para el 25 N.
Azken egunetan, honekin batera doan kanpainako kartelak eta pegatinak bidaltzen ari gara Bizkaiko kirol-erakundeetara. Baina mezu honetan fitxategi batzuk ere bidaltzen dizkizuegu, irudi horiek beste formatu batzuetan inprimatzeko aukera ere izan dezazuen.Durante estos días estamos remitiendo a entidades deportivas de Bizkaia carteles y pegatinas con la campaña que adjuntamos. Pero en este correo os enviamos también unos ficheros, por si os resulta más útil imprimir estas imágenes en otros formatos.
Azaroaren 27-28ko asteburuko kirol jardueretan, kartelekin edo pegatinekin argazki bat egin eta berdintasuna@bizkaia.eus helbidera bidaltzera animatzen zaituztegu; horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak, bere web orrian jarri ahal izango ditu.Y os invitamos a que en las competiciones deportivas del fin de semana del 27-28 de noviembre os saquéis una foto con los carteles y/o las pegatinas y nos la remitáis a berdintasuna@bizkaia.eus, de manera que la Diputación Foral de Bizkaia pueda publicar esas fotos en su página Web.
Eskerrik asko Bizkaia berdintasunezkoago baten aldeko kanpainan parte hartzeagatik.Os agradecemos vuestra implicación en esta campaña por una Bizkaia más igualitaria.
    Euskara, Kultura eta kirol Foru Diputatua Diputada Foral de Euskera, Cultura y Deporte      Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Diputatua Diputada Foral de Empleo, Inclusión Social e Igualdad
    Lorea Bilbao    Teresa Laespada

ANIMA ZAITEZ


Kaixo Familiak,

Datorren azaroaren 23an, asteartea, gure seme-alabak ordenan heztearen garrantziari buruzko prestakuntza-tailer batera joateko gonbita egiten dizuegu.   Tailerra eskolako liburutegian izango da 17: 00etan eta 18: 00etan amaituko da.

Tailerra Tamara Calvo espazioen antolatzaile profesionalak emango du.

Bertaratzea edukieraren arabera baieztatzeko eskatzen dizuegu hola@tamaracalvo.com helbidean.

Etortzera animatzen zaituztegu,

Agur bero bat.

IDAZLE GAZTEAK

Kaixo familiak!

IDAZLE GAZTEAKen hirugarren edizioa bertan da!

Indautxuko eskolako idazle gazte guztiei deia egiten die Dautxuk bere ipuinak bidal ditzaten!

Edozein adinetakoak izan daitezke, lagun iezaiozue txikienei haiei bururatutako ipuinak paperean idazten!

Ipuinak orri batekoak izan beharko dira, gehienez, eta euskaraz idatziak. Hirugarren edizio honetan, berrikuntza gisa, istorioak gai baten ingurukoak izango dira. Gai hori “LAGUNAK” da.

Ipuinak Azaroak 29a baino lehen igorri beharko dira in.dautxueuskaraz@gmail.com helbide elektronikora, idazle gazteek sortutako ipuinaren argazkia bidali beharko da.

Heltzen diren ipuinekin erakusketa burutuko da patioan. Abenduaren 3an, euskararen egunean inauguratuko da.

Askatu zuen sormena eta animatu parte hartzera!

Indautxu Eskolako Euskara Batzordea