Familia Agurgarriak, Honen bidez, “ESKOLA BERRIA” Indautxuko Eskolako Familia Elkarteko kideei ohiko asanblada orokorrean parte hartzeko deialdia luzatzen dizuegu.
EGUNA: Urriaren 29an, Asteartea
ORDUA: 16:30 Lehenengo Deialdia
17:00 Bigarren Deialdia
TOKIA: ARETOAN
Gai ordena:
1. puntua: Aurreko ohiko bileran (2018ko urriak 25ean egindakoa) jasotako agiriaren irakurketa eta onespena.
2. puntua: Guraso elkarteak burutzen dituen jardueren laburpena eta kurtso berrirako dauden aurreikuspenak. GEaren batzordeen aurkezpena: eskolaz kanpoko jarduerak, jaiak, jantokia…
3. puntua: 2018/19 ikasturteko kontuen onespena eta abian dagoen kurtsorako aurrekontuaren aurkezpena.
4. puntua: Galderak eta eskariak. Liburutegi zerbitzua bertan behera utziko dugu arratsalde horretan baina datozen familientzat haurtzaindegi zerbitzua egongo da.Badakizue zuen partaidetza oso garrantzitsua dela, horregatik eskerrak ematea nahi dizuegu urte guztian lanean ari zareten familia guztioi eta familia berriei luzatzen diegu eskua etor daitezen elkartea ezagutzera eta bertan parte hartzera.Zuen zain,
Asociación de Familias “ESKOLA BERRIA” Familien Elkartea
CEIP – INDAUTXUKO ESKOLA – HLHI