Aurten ere, gure Eskolak parte hartuko du Mendiko Eskola kirolan, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntzaz eta Bizkaiko Mendi Federazioak antolatuta.
Programa barruan, beti ere mendi kirolari lotuta, gure seme-alabek hainbat jolas eta prestakuntza-jarduera egingo dituzte.
Parte-hartzaileak (umeak), 2011 urtean edo lehenago jaioak izan behar dira. LH3-LH6
MENDI IRTEERAK:
(Gutxi gora behera) 4 orduko txangoak izango dira eta 300m/500m-ko (altuera diferentziakoak). 2019/2020 ikasturteko txangoak
• 29/09/2019. ATXARRE (312M)-LAIDA
• 13/10/2019. ILUNBE (445M.) – DIMA
• 17/11/2019. SENDERISMO 1- ARRIGORRIAGA
• 12/01/2020. ARNOTEGI (426M) – BILBO
• 09/02/2020. SENDERISMO 2 – ZIERBENA
• 22/03/2020. ORIXOL (1.132 M. ) – KRUTZETA
• 17/05/2020. AMAIERAKO JAIA
IZENA EMATEKO KUOTA:
7 irteeren zenbateko osoa 18€-takoa da eta ordainduko da ekintzara apuntatzean. Kontua (Eskola Berria CAJA LABORAL 3035 0100 44 1000052202) Ingresoa egiterakoan, umearen izen-abizenak jarri behar dira.
Txango guztietarara apuntatzeko
AZKEN EGUNA IRAILAREN 21a, larunbata,
izango da.
izango da.
Pertsonaren bat jarduera hasita dagoenean apuntatu nahi izanez gero, inskripzio kuotaren parte
proportzionala ordaindu beharko luke (geratzen diren irteeren arabera).
IZENA EMATEKO DATUAK Parte hartzeko interesdunek, behean zehazten diren datuak ekintzaren koordinatzaileei bidali behar dizkiozue mail bidez.
• Ikaslea: Izen-abizenak/ jaiotze data / Kurtsoa
• Gurasoak/Tutoreak: Izen- abizenak / telefono-zenbakia / mail-a /
• Ordainketaren agiria
JOAN-ETORRIA:
Umeak jasotzeko autobus geltokia Simon Bolivar 5 zenbakian izango da (Ikasbide Eskola aurrean). Autobusen antolaketa egokia izateko, baieztatzea beharrezkoa izango da txango egunaren aurreko astelehena (barne) baino lehen; egun horretarako baieztatzen ez bada, umea ezingo da txangora joan.
Baieztatzea email-aren bidez edo wasap-aren bidez egingo da. Talde bat sortuko da parte hartzaile guztiekin, wasap-a ez ba duzue, mezu batekin abisatuko da, edo telefonoz beste bi aukerak ez ba dituzue.
“ESKOLA BERRIA” INDAUTXUKO ESKOLAKO GURASOEN ELKARTEA
INDAUTXUKO ESKOLA ‐ Manuel Allende 28, BILBO
Ume kirolarien laguntzaileak:
5 ume bakoitzeko heldu BAT joan behar da. Parte hartu nahi duzuen helduen artean laguntzaileen zerrenda bat egingo da, eta txangoaren aurreko asteko asteartean, txangora joango diren ume
kopuruaren arabehera, deialdiaren bidez, laguntzaile/gurasoei abisatuko zaie. Gurasoren bat joan ezin ba da, beste guraso bati deituko zaio.
Txango bakoitzean gurasoak txandatuko dira; guraso guztiek parte har dezaten.
Kurtso bukaeran, joan ez diren txangoen dirua ez zaie itzuliko parte-hartzaileei eta azken txangoa baino lehen laguntzaileen kuota ordaindu beharko dugu.
Mendi irteeretatik aparte, prestakuntza jarduerak antolatuko dira, mendiarekin zer ikusia duten ekintza monografikoak (Orientazio tailerrak, Eskalada tailerrak, etab).
Ekintza hauei buruz (datak, txangoaren ezaugarriak), berri emango zaizue, email, telefono edo wasap- aren bidez.
BATZARRA:
Irailaren 19 an, osteguna, arratsaldeko 5etan Eskolako laborategian elkartuko gara, programa azaltzeko eta zalantzak argitzeko.
Ekintza haur koordinatuko duen persona Xabier Eguiluz izango da. ( xabieguiluz@yahoo.es) Tel: 647841554
www.eskolaberria.net
“ESKOLA BERRIA” INDAUTXUKO ESKOLAKO GURASOEN ELKARTEA
INDAUTXUKO ESKOLA ‐ Manuel Allende 28, BILBO