Elkarbizitzaren behatokia ikastetxeko elkarbizitza kudeatzeko organoa da.
Xedea: harreman positiboak eta elkarbizitza osasungarria eraikitzen lagundu.
Helburua: komunitateko kide guztiek jakin behar dute baloratu eta entzun egingo ditugula, eta, ikastetxean erabakiak hartzeko orduan, erantzunkizuna eta partaidetza izango dutela.
Funtzioak:
- Elkarbizita Plana egin eta martxan jarri behar da; ondoren, planaren jarraipena eta ebaluazioa ere egin behar da.
- Estamentu guztiek zuzenean hartu behar dute parte, batez ere, ikasleek.
- Estamentu guztiengan bultzatu behar da pertenentzia sentimendua, bereziki ikasleengan.
- Aukera eta tratu berdintasuna zaindu behar eta prozesu eta harreman-arlo guztietan
- Hezkuntza komunitate osoari harreman positiboak sustatzeko jarduerak proposatu behar zaizkio: topaketak, jaialdiak, desioak eta sentimenduak adierazteko kartelak, antzerki-taldeak, gorputz-adierazpenerako tailerrak, erlaxazioa, hainbat gairi buruzko eztabaidak, gatazkak konpontzeko eta komunikazioi-gaitasunak lantzeko estretegiak…
- Guztion artean elkar zaintzeko kultura garantzen lagundu behar dugu; norberaren burua eta gainerakoena zaintzea aberastasun-eta poztasun-iturri baita denontzat.
- Ikastetxean elkarbizitza-arauak aztertu behar dira (agerikoak: AIA…eta ezkutukoa: idatzita ez dagoena); araudiaren diagnostikoa egin eta hobetzeko neurriak ere implementatu behar dira.
- Harremanak hobetzeko bidean, proposamenak, egonezinak eta iradokizunak jaso nahi ditugu estamentu guztiengandik, era horretara, gatazkak konpontzen eta elkarbizitza osasuntsua erantzen ikasteko.
- Eguneroko martxan sortzen diren beharrak eta gatazkak kudeatu eta bideratzeko ekintza-protokoloak proposatu nahi ditugu.
- Berdinen arteko balizko tratu txarrak edota indakerriazko kasuak detektatu nahi ditugu (triptikoak dibulgatu, galdeketak, soziogramak, testak…) eta edostutako neurriak lehenbaitlehen martxan jartzen direla bermatu.
- Informazioa jaso nahi dugu, beste arlo batzuetan elkarbizitza nora garatzen den jakiteko, eta inguruko baliabideak eta ekimenak zein diren ezagutzeko.
- Lankidetza sustatu nahi dugu inguruko beste erakunde, organizaioa eta entitate batzuekin, elkarbizitza positiboak eta kooperazio-kultura sustatzeko.
- Behatokiak egin behar duen lana plan batean jaso behar da, eta, ondoren, horren ebaluazioa eta urteko memoria egin behar dira.
Kideak:
- Ikastetxeko ikasketa-burua eta Zuzendaria
- Bi irakasle
- Bi ikasleen ordezkari
- Jantokiko arduraduna
- Hiru ikasleen guraso edo arduradun legala
- Irakasle Aholkularia