LGTBIQ+

[MAIATZAK 17/ 17 de mayo

Familia agurgarriak:
Astelehen honetan, maiatzaren 17an, LGTBIQ+ fobiaren aurkako eguna ospatuko dugu.
Zer aldarrikatu nahi dugu?
OMEk (Osasunaren Mundu Erakundea) 1990.urtean homosexualitatea gaixotasun zerrendatik kentzeko erabakia hartu zuelako. Hortik aurrera, 2005tetik,
urtero, homosexualitatea, bisexualitatea , transexualitatea, nor izan nahi duenaren izateko eskubidea aldarrikatzen da.
Guk geuk, eskolan ere, pertsona guztiekiko errespetua eskatu nahi dugu eta sentitzen duguna izateko eskubidea.
Ikasturte honetan, gure eskola sexu-aniztasunaren alde dagoela erakutsi nahian, Naizen Elkarteko (Adingabe Transexualen Familien Elkartea) abesti eta
bideoklipa helarazten dizuegu eta familian entzutera eta ikustera gonbidatzen zaituztegu. https://www.youtube.com/watch?v=ISDhXRTXYvE
Indautxuko Eskola aniztasunaren sexualaren alde,
errealitate anitzak onartuz,
entzunez,
lagunduz
eta maitatuz.