EUSKARAREN EGUNA


Kaixo sendi agurgarrriak!

Abenduaren 3an, umeek eskolatik irten bezain pronto, Euskararen eguna ospatuko dugu. Jarduerez osaturiko programa zabal bat antolatu dugu. Jarduera guztiek gutako arduradun bat izango dute eta zuon laguntza premiazkoa izango litzateke dena aurrera eramateko.

Hurrengo jardueretan bolondresak behar ditugu egunean bertan:

  • Ipuin irakurlaguna: Ipuin bat kontatzea izango litzateke egin beharrekoa zeure umeagaz batera.
  • Igarkizunak: Jarduera begiztatzea izango litzateke egin beharrekoa.
  • Euskararen rallya: Jokoaren martxa erraztea izango litzateke egin beharrekoa.
  • Mahai jolasak: Jolasak begiztatzea izango litzateke egin beharrekoa.
  • Liburu-trukea: Liburuen elkar-trukatzea erraztea izango litzateke egin beharrekoa.
  • Tailerra: Jolasaren martxa erraztea izango litzateke egin beharrekoa.
  • Pastelak: Alde batetik pastelak egitea izango litzateke laguntza. Aukeren artean Bizkotxoa edo Euskal pastela. Hona hemen bidio batzuk ideia batzuk izateko:

Bizkotxoa: https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/txoriene/errezetak/azkenburukoak/osoa/1315028/errezeta-bizkotxoa/

Euskal pastela:

https://www.google.com/url?sa=t&source=web&rct=j&url=https://m.youtube.com/watch%3Fv%3DfpS1_qwLsrQ&ved=2ahUKEwiaxfyHsYDmAhWtAGMBHd_oCf4QwqsBMAJ6BAgHEAw&usg=AOvVaw27-0VpOf_7gMZlgNBGL6iF

Beste alde batetik, egunean bertan pastelak goizean liburutegian jaso eta arratsaldean umeen artean banatzeko ere laguntza beharko genuke.

Euskararen egunean izan zaitez protagonista eta lagundu jarduerak burutzen. Guztion artean errazago egiten dira gauzak eta geure umeek eskertuko dute!!

Bolondres izan nahi baduzu bete hurrengo inprimakia ostirala (Azaroaren 29a orduko) orduko mesedez.

https://forms.gle/BQfeUdvDVaT63d2u5

Umeen parte hartzeari dagokionez, jarduera hauetan izena aurretiaz eman beharko da:

  • Euskararen rallya: Irabazleek saria izango dute.
  • Ipuin irakurlaguna: Umearen eta helduaren izena emon beharko da.

Zuon umeek parte hartzeko asmoa baldin badute bete hurrengo formularioa ostirala (Azaroaren 29a orduko) orduko mesedez.

https://forms.gle/bB7E7BEBVHfq4Uf46

Zalantzarik baldin baduzue, idatzi in.dautxueuskaraz@gmail.com helbidera.

Hirua egutegian, antza,

gain-gainean behera.

Bolo-bolo gaur eta beti,

Han eta hemen euskera.

Badaezpada be, ez ahaztu

bertaratzea pastela!

Askoz gozoagoa da-eta,

hor elkarrekin batera.

              GEko Euskara Batzordea.