Azteazkena, 31 Maiatza 2017 07:11

Eskolako Jaia 2017

JAIA2017

Ostirala, 17 Martxoa 2017 13:02

"Ogiaren festa"-ren 3. edizioa

Familia agurgarriok!
“Ogiaren festa”-ren 3. edizioa hemen da! Jakingo duzunenez honako ekimen komunitarioa elkarte, baliabide tekniko eta auzokideen ekarpen, elkarlana eta atxikimenduarekin osatu ahal izan da. Era horretan antolatzaileek auzoetako elkarbizitza eta gizarte kohesioan ekarpen propioa egin nahi izan dute. Gure elkarteak ere parte hartu du eta zuekin Martxoaren 18ko goizean, Kirikiño etorbideko plazan topo egiteak poztuko litzaiguke.

Fiesta del pan

Azteazkena, 22 Otsaila 2017 12:30

Eskolaren izenari buruzko inkestaren emaitzak

 

Jasotako papeletak:           285

“ Indautxuko Eskola” izenaren alde:                                                                         144

 “ Félix Serrano Zabala Eskola” izenaren alde:                                                            88

Proposamenak

Zertxobait desberdin, baina Indautxuko Eskola izenarekin lotutakoak:                              10

Zertxobait desberdin, baina Félix Serrano Eskola izenarekin lotutakoak                            7

Izen biak lotuz (Félix Serrano Indautxu, Félix Serrano Indautxuko Eskola):                         4

"Indautxu-Bastida":                                                                                                        1

Berdin dit:                                                                                                                    26

Baliogabetuak:                                                                                         5          


  

 

 

 

 


  

 

 

Azteazkena, 13 Apirila 2016 09:53

Zein da familien zeregina mundu digitalean?

 

Egun on,

Otsailaren 1 eta 2an Eskola Digitala jardunaldien hirugarren edizioa ospatuko dugu, Euskal Eskola Publikoko kide garenok digitalizazioaren bidea elkarrekin egitea helburu duen ekimena. Horretarako adituen hitzaldiak, ikastetxeen esperientziak, enpresen aurkezpenak eta eztabaida-guneak prestatu ditugu.

Familiok gune berezia izango dugu otsailaren 2an. Sendoa Gómez Guerra, pedagogo eta guraso eskolen kolaboratzaileak hausnartzen lagunduko digu gurasoak dugun zereginaz mundu digitalean. Nola lagundu diezaiekegu seme-alabei teknologia berrien erabileran? Nola desberdindu ditzakegu erabilera ludikoa eta ezagutza sortzen duena? Ez dugu ahaztuko gehien arduratzen gaituen gaia: nola finantziatuko da digitalizazioa?

Eztabaidako espazioa ere izango dugu, nahi dituzuen galderak egiteko.

Honekin batera doakizue jardunaldien kartela zuen ikastetxeetan zabaltzeko. Inprimatu eta ageriko leku batean ipini dezakezue, gurasoei bidali eta web gune eta sare sozialetan ipini.

Eman izena ahal bezain laster plazak mugatuak dira eta!

Izena emateko formularioan azkena eta azken-aurreko ekitaldiak dira familiei zuzenduta daudenak:

http://eskoladigitala.euskaleskolapublikoa.eus/ekitaldia/hezkuntza-digitala-iii-topaketak/

Jardunaldiak hurrengo helbiden izango dira: Holiday Inn Bilbao, Zumalakarregi 40, Bilbao

Informazio gehiago:  94 416 93 60

 

Eskola digitala III familientzako egitaraua

 

 

FacebookTwitter