Gure umeak eskolan matrikulatzen ditugun momentutik aurrera, eskola komunitateko kideak bihurtzen gara. Beraz, gure jarrera eta portaerek badute eskolako bizitzan zer ikusirik. Bai helduok eta baita umeok, badugu gure erantzunkizuna eskolan den elkarbizitzan, onerako edo txarrerako. Honako hau ongi betez gero gure Eskolaz gehigo gozatuko dugu.

  1. Eskolara sartzeko ordutegia, irteerakoa eta baita ere eskola kanpoko jardueren ordutegia betetzea beharrezkoa da.
  2. Errespeto jarrerak (arazoak konpontzeko erabiltzen ditugun tresnak, besteekin harremanetan jartzeko estratejiak, harreman horietarako abileziak…) ikasi egiten dira, gure seme-alabek nagusiok egiten duguna errepikatuko dute, eman diezaiegun tajuzko eredua.
  3. Eskolako hezitzaileak profesionalak dira eta gure umeen heziketan duten eragina oinarrizkoa da. Lagundu diezaiegun beraien betebeharrak burutzen.
  4. Oso garrantzitsua da umeen garbitasuna zaintzea. Lagundu diezaegun eredu osasuntsuak betetzen eta ikasten, bizitza guztirako izango dituzte eta.
  5. Altzari, liburu, ate, lehio, komun, aldegela, kirol tresna, jokoek … balore ekonomiko eta soziala dute. Zain ditzagun eta ganorazko erabilera egin dezagun.
  6. Gurasoon ardura gure umeez arduratu, zaindu eta atontzea da eskolako ordutegia amaituz gero, eta beraz beti egon behar dira beraien ardura izango duen norbaiten pean.
  7. Eskolako ordutegian (9:00etatik 16:30etara) arazoren bat sortuko balitz, dagokion pertsonari zuzendu gaitezen gauzak argitu eta zuzentzeko: irakasleak, zuzendaritza taldea, jantokiko arduraduna …
  8. Eskola kanpoko jarduera bakoitzak badu bere koordinatzailea (guraso bat). Zerbait izan ezkero haiengana jo dezakegu.
  9. Arratsaldeetan 16:30etatik aurrera patioa zabalik dago (neguko ordutegia 18:30 arte, udako ordutegia 19:00 arte) “Eskola Berria” guraso Elkarteak garatzen dituen beste jarduerak bezala. Jarduera hau aurrera jarrai daitela nahi badugu, familia bakoitza esparru honen erabilera egokiaz arduratu behar da.
  10. Heziketa komunitate bateko kideak gara eta bertan jarduerak euskeraz garatzen dira. Ahalegindu gaitezen gure hizkuntza erabiliteaz, pertsona bakoitzak bere gaitasunaren neurriz.
Orrialdea 1-(e)tik 2-(e)ra
FacebookTwitter