AURKEZPENA

 

Félix Serrano Eskola Publikoko Jai Batzordea bertako “ESKOLABERRI” gurasoen elkarte barnean kokatzen da.

Hamarren bat gurasoz gehi lau irakaslez osaturik dago. Batzorde honen helburua zera da, gure Eskola ikasteko leku fisiko bat baino gehiago bihurtzea horretarako ikasketak eta aisialdirako hainbat ekintza uztartuz. Gainera, halako ekintzen bidez, gure inguruko gizarteari Euskal Herriko ohiturak erakusten dizkiogu eta hauek bizirik iraun dezaten laguntzen dugula uste dugu.

Besteak beste, Olentzero Eguna, Santa Ageda Bezpera, Eskolako Jaia … gure ekintzen artean daude.

Web orri hau elkar ezagutzeko lagungarria izango delakoan eta guraso talde honek irakasle batzuren laguntzaz antolatzen dituen ekintzen berri izan dezazuela espero dugu.

Jai Batzordea

FacebookTwitter