2018-2019 ikasturteko

Eskolaz Kanpoko Jardueretan

izena-emateko epea zabalik dago jada!

Epea 2018-07-01-ean amaituko da

 

   

Nola eman daiteke izena?

 

 Eskolaz kanpoko jardueretan izena-eman ahal izateko aldez aurretik bazkide bezala izena eman behar da(bazkide ohiak nahiz berriak);familia bakoitzeko heldu baten datuak eman behar dira (aita, ama, tutorea,...) eta bazkide kuota ordaindu (16 € familiako).

 

1- Bazkide bezala izena emateko GE-an:

 

Beheko zerrendanBAZKIDE/SOCIO,aurkitu, eskumaldean agertzen den online izen-ematea sakatu eta ondoren kuota aukeratu.

 

 2 – Eskolaz kanpoko jardueretan izena-emateko:

 

Behin bazkide izanik, seme-alaben izen emateak egin ahal dira, banaka: 2018-2019 ikasturtean zure seme edo alaba egongo den maila azpiko zerrendan aurkitu eta eskumaldean agertzen den online izen-ematean sakatu:

 

Esteka honek webgune berri batera eramango zaitu non:

 

  1. 1. Jarduerak ordutegiak eta prezioak ikusi ahal izango dituzu.
  2. 2. Aldi berean eskolaz kanpoko jarduera baten baino gehiagotan izena emanahal izango duzu. Ez ahaztu eskola asegurua aukeratzea (derrigorrezkoa da).

 

Izen-ematea egin ondoren baieztatze posta elektroniko bat jasoko duzu (batzuetan 2 egunetara jasotzea posible da).

 

Haurtzaindegian izena-eman ahal izateko umearen kurtsoa kontuan hartu gabe, Haurtzaindegia/guarderia sakatu: online izen-ematea

  

Zenbat jardueretan eman daiteke izena?

 

 Eguerdian egiten diren jarduerak 3 ekintzetan parte-hartzeko antolaturik daude. Behin 3 ekintzetan izena-eman ondoren, irailean posible izango da besten batean izena-ematea, beti ere lekua egongo balitz eta umearen ordutegiarekin bat etorriko balitz.

   

Nola ezabatu daiteke jarduera batetik?

 

 Jarduera utzi aurreko hilaren 25-a baino lehen email bat bidali E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera gaian “jarduera uztea” jarriz eta mezuan umearen datuak eta zein jarduera utziko duen adieraziz. Ingelesa hiruhilean behin utzi ahal da bakarrik.

 

- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

 

Eguerdirako aurtengo berrikuntzak!:

 

  • ABESBATZA LH 3 eta 6 artean
  • GAMING SESSIONS. Erronka jolas kooperatibo dibertigarriak (4 urte, 5 urte eta LH)
  • ZUMBA: Begirale berria.
  • EUSKALDANTZA: Aurten 5 urtekoek ere parte hartu ahal izango dute. Anartzek eta Kattalinek gurekin jarraituko dute!

 

Ingeleserako informazioa:

  • Ingelesean 35€-ko matrikula kuota ordaindu behar da. Uztailan kobratuko dute.
  • LH 5 eta 6-ko ikasleek Irailaren 10 eta 15aren artean ingeles maila azterketa bat egingo dute. Maila gaindituko ez balitz matrikula dirua bueltatuko litzateke.

 

Eskolaz kaponko jardueren egutegia:

 

  • Jarduera guztiak, ingelesa izan ezik Urrian hasi eta Maiatzean amaituko dira.
  • Ingelesa Irailaren 17/18-an hasiko da eta 2019-ko Ekainaren 14-ean bukatuko da.
  • Euskeraren egunean eta Agate Deuna egunean ez da jarduerarik egongo.

 

- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

 

Gai garrantzitsuak

 

  • Ordainagiriak hilero kobratuko dira, hilabete hasieran.
  • Urriaren hasieran, jardueraren lehen ordainagiria, familien elkarteko bazkide kuota (ordainketa bakarra) eta eskolako asegurua (ordainketa bakarra) kobratuko dira. 
  • Taldeak izen-emate ordenean beteko dira, lekurik geratzen ez den arte edo taldea bikoiztu arte.
  • Jarduerak eskeini ahal izateko koordinatzaile bat behar da jarduerako. Koordinatzailea jardueran parte hartuko duen ume baten ama, aita edo tutorea izango da.
  • Jarduera batean izen-emate hutsak ez du esan nahi onartua izan denik, ezta jarduera gauzatuko denik ere. Talde bat sortzeko beste ume egongo ez balitz, jarduera ez litzateke gauzatuko.
  • Irailean izena-emateko epe bat zabalduko da, baina taldeak betetzeko izango da bakarrik.
  • Jarduera gauzatu ahal izateko, baliteke maila ezberdinetako umeak nahastea.
  • Ordutegiak alda daitezke. Onartutakoen zerrendak eta ordutegiak Irailean argitaratuko dira.
  • Hiru ordainagiri bueltatuz gero, umeak jarduera utzi beharko luke. Aurreko ikasturteko ordainagiriren bat ordaindu gabe egongo balitz, ezingo litzateke jarduera batean ere izena-eman.

 

 Zuen seme-alaba 2018-2019 ikasturtean egongo den maila aukeratu behar duzuela gogorarazten dizuegu.

* Baldintza hauek betetzen ez dituzten izen-emateak ez dira gauzatuko

  

Gogoratu lehendabizi bazkide bezala eman behar duzuela izena. 

 BAZKIDE/SOCIO:   Online izen-ematea

 

 


 

 

HAURTZAINDEGIA/GUARDERÍA:  Online izen-ematea

 


  

2 urteko gela:   Online izen-ematea   

 


Asegurua derrigorrezkoa da, ez ahaztu dagokion laukitxoa sakatzeaz. 

   

Haur hezkuntza 3 urte:   Online izen-ematea  

 

Haur hezkuntza 4 urte:   Online izen-ematea  

 

Haur hezkuntza 5 urte:   Online izen-ematea  

 


  

Lehen Hezkuntza 1.maila: Online izen-ematea  

 

Lehen Hezkuntza 2.maila : Online izen-ematea  

 

Lehen Hezkuntza 3.maila : Online izen-ematea  

 

Lehen Hezkuntza 4.maila: Online izen-ematea  

 

Lehen Hezkuntza 5.maila: Online izen-ematea  

 

Lehen Hezkuntza 6.maila: Online izen-ematea  

 

 

 

 

 

 

FacebookTwitter