HELBURUAK

  • Haurrek saskibaloiaren oinarrizko printzipioak ikastea.

  • Arautegia ikasteko, txikiek,  jolasak erabili behar dituzte.

  • Azken mailako ikasleak, bi eskuekin baloia botatzeko gai izatea, saskiratzeko, ohola erabiltzea, sarrerak ondo egitea, jaurtiketa libreak teknikoki ondo egitea eta defentsa oinarriak ezagutzea.

  •  Lana eta talde-sentimendua areagotzea.

 

METODOLOGIA

  • Lehenengo mailako taldeentzako:

    • Kirol honen oinarriak aurkeztu

    • Sarrerak egiten hasi eta baloia modu egokian botatu..

    • Teoriak diona, jolasen bidez praktikan jarri.

  •  Erdi mailako taldeentzako:

    •  Bote eta sarrerak errepasatu.

    •  Bi eskuekin botea landu.

    •  Defentsa praktikatu.

    •  Jolasak eta partiduak antolatu, ikasitakoa praktikan jartzeko.

  •  Azken mailako taldeentzako:

    •  Eskumuturra berotu jaurtiketak eta sarreren bidez.

    •  Jaurtiketa libreak, bi eskuekin botea, hanken artean baloia pasatu, eta sarrerak hobetzeko oinarrizko ariketak landu.

    •  Partidua antolatu, eskainitako ariketa guztiak praktikan jartzeko eta defentsa lantzeko

 

NORENTZAT

Jarduera  hau lehen hezkuntzako 3. eta 6. maila arteko umeei zuzenduta dago.

Taldeak antola daitezke:

  • Kurtso bakoitzean talde bat

  • Jende kopurua nahikoa ez bada, hirugarren eta laugarren mailakoak eta bostgarren eta seigarren mailakoak elkartuko dira.

  • Talde bakoitzak eskola kirolako lehiaketetan parte har lezake; bakoitzak egutegi desberdina izanik.

 

ORDUTEGIA ETA EGUTEGIA

Entrenamenduak astean birritan izango dira, eta saio bakoitzak ordu bat iraungo du.

Ordutegiak adinaren arabera finkatuko dira,  17:30 eta 19:30ak artean, astelehenetik ostiralera eta urritik maiatzararte.

 

BEHARREZKO BALIABIDEAK

  • Eremu estalia bi kanasta txikirekin.

  •  Kirolariek, praka motzak, kamiseta mauka motzaduna eta oinetako egokiekin entrenatzera joan behar dute. Ile luzea daukanak lotuta eraman dezala.

  •  Kirolari bakoitzak entrenatzeko baloia izan behar du.

  •  Konoak eta uztaiak.

  •  Saskientzako sareak.

  •  Txilibitua, kronometroa, aktak eta norabide adierazteko gezia.

 

LEHIAKETA

Talde guztiek parte har dezakete. Gazteek  “premini” mailan, nagusiek “mini” mailan.

Neska-mutilen kopuruaren arabera 3x3 (7 jokalari edo gutxiago badaude) edo 5x5 (8 jokalari edo gehiago badaude) lehiaketetan parte hartuko dute.

Kategoriak, neskak, mutilak edo mistoak izango dira.

Bizkaiko Federazioak egutegia antolatuko du; normalean azarotik maiatzararte.

Partiduak larunbatetan jolastuko dira. Ordutegia, 09:00ak eta 13:00 artean izango da.

 

FacebookTwitter