Eski Alpetarra

Eski Alpetarra (1)

Azteazkena, 18 Azaroa 2015 20:32

Eski Alpetarra- Candanchunko Eski Estazioa

Escrito por

EGUNEKO ESKI ALPETARRA

Parte Hartzaileak:

2000 / 01 / 02 / 03 / 04 / 05 / 06 / 2007 urteetan jaiotako ikasleek parte ahal izango dute.

BIZKAIKO IKASTETXEA/GURASO ELKARTEA: Izen ematea zure Ikastetxeak edo Guraso Elkarteak intranetez egin beharko du, gure Aldundiaren Eskola Kirolaren programaren bidez.

Izena emateko kuota 63 €koa da (56 € materiala edukiz gero).

TXANGOAK HONAKO ALDERDIAK DITU:

• Autobusez bidaiatzea
• Eskirako materiala alokatzea: Oholak, makilak, botak eta kaskoa. 
• Pistetara sartzeko pasa-txartela (Forfaita). 
• Irakasle tituludunek emandako ordu biko ikastaroa. 
• Bazkaria pistetan. 
• Lehenengo arriskuko asegurua.

Txangoaren Programa:

  • Termibusetik aterako gara (Gurtubai kalea, 1 - Bilbao) 05:00etan. Puntual izatea eskatu nahi dizuegu, saiatu irteteko ordua baino 10 edo 15 minutu lehenago egoten. 19. nasa, azken orduko aldaketatik egon ezean.

  • Liedenako La Torre Taberna-Jatetxean gosaltzeko geldialdia.

  • Pistetara sartzeko txartela (Forfait).

  • Candanchura 9:20n helduko gara, materiala alokatu eta pistetara igoko gara.

  • EEEko irakasle tituludunak emandako ordu biko ikastaroa. Egunaren gainerako ordutan praktika (Federakuntzako begiraleen gainbegiradapean)

  • Pista Handiko Self-Servicean 14:10ean bazkalduko dugu.

  • Bazkaldu ostean, 16:00ak arte eskiatzen jarraituko dugu.

  • Bilborako buelta. Zuastiko zerbitzu-gunean (Iru–ea) geldialdia egingo dugu.

  • 21:00etatik 21:30ak arteko tartean Termibusera helduko gara, trafikoaren arabera.

GARRANTZITSUA

  • Eroan gosaria.

  • Eroan arropa egokia: Transpiratzeko praka eta jaka iragazgaitzak; jantzi polarra edo artilezko jertsea; kamiseta, termikoa hobeto.

  • Eskirako eskularruak, txanoa, eguzki-betaurrekoak, eguzkirako babesa, kakaoa eta txokolatina edo energia hartzeko barratxoren bat, zamarrako poltsikoan eroateko eta, gose izatekotan, hamaiketakoa edo askaria jan ahal izateko.

  • Aldatzeko arropa ekarriz gero, autobusean utziko dugun motxilan eroatea gomendatzen dizuegu. Horrela, zama barik eskiatzeko aukera izango dugu.

  • Bizkaiko Federazioak programazioa aldatzeko eskubidea dauka, bai eguraldiagatik bai bestelako arrazoi teknikoak direla-eta. Printzipioz eta bidaiatzeak arriskurik ekarri ezean, txangoak egin egingo dira.

  • Gogoratu: Federazioko begiraleak zuen zerbitzutara egongo dira une guztietan, ez izan zalantzarik eduki dezakezuen edozein arazoren berri emateko, zuei laguntzeko daudelako.

 

ASTEBURUKO ESKI ALPETARRA

 

Parte Hartzaidea:

Nagusien Taldea: 2000 / 2001 / 2002 / 2003

Txikien Taldea: 2003 / 2004 / 2005 / 2006 / 2007

BIZKAIKO IKASTETXE/GURASOEN ELKARTEA: Izen ematea zure Ikastetxeak edo Guraso Elkarteak egin beharko du, gure Aldundiaren Eskola Kirolaren programaren bidez.

Plazak zozketaren bidez emango dira.

rteera bakarrera joan daiteke.
Izena emateko kuota 147ta €koa da. (133 €takoa materialarekin etorriz gero).

TXANGOAK HONAKO ALDERDIAK DITU:

• Autobusez bidaiatzea.
• Candanchuko ostatua – Pepe Garcés Aterpetxea (ostiral eta larunbatetan) pisten behealdean.
• Eskirako materiala alokatzea: Oholak, makilak, botak eta kaskoa. 
• Larunbatetan, gosaria, bazkaria pistetan eta afaria. 
• Igandean, gosaria eta bazkaria pistetan. 
• Pistetara sartzeko pasa-txartela (Forfaita). 
• Irakasle tituludunek emandako ordu biko ikastaroa (larunbat eta igandean). 
• Egunekoaren gainerakoa. Federazioaren irakasleen gainbegiradapean). 
• Lehenengo arriskuko asegurua.

TXANGOAREN PROGRAMA

OSTIRALA:Termibusetik aterako gara (Gurtubai kalea, 1 – Bilbao) 19:00etan. Puntual izatea eskatu nahi dizuegu, saiatu irteteko ordua baino 20 edo 30 minutu lehenago egoten. 19-20 nasa, azken orduko aldaketatik egon ezean.Liedenako La Torre Taberna-Jatetxean afaltzeko geldialdia. Candanchura gutxi gorabehera 23:20an helduko gara, Pepe Garcés Aterpetxean ostatu hartuko dugu, pisten behealdean.

LARUNBATA: Aterpetxean 08:00etan gosalduko dugu. Materiala alokatu eta pistetara igoko gara. EEEko irakasle tituludunak emandako ordu biko ikastaroa. Egunaren gainerako orduetan praktika (Federakuntzako begiraleen gainbegiradapean). Pista Handiko Self-Service-an 14:10ean bazkalduko dugu. Bazkaldu ostean, 16:00ak arte eskiatzen segituko dugu. 16:30etan Aterpetxera joango gara, dutxa hartu eta arropaz aldatzera. Aspe Jatetxean 20:0etan afalduko dugu.22:00etan, lotara, geletara joango gara.


IGANDEA: Aterpetxean 08:00etan gosalduko dugu. Materiala hartu eta pistetara igoko gara. EEEko irakasle tituludunak emandako ordu biko ikastaroa. Egunaren gainerako orduetan praktika (Federakuntzako begiraleen begiradapean).Pista Handiko Self-Service-an 14:10ean bazkalduko dugu.Bazkaldu ostean, 16:00ak arte eskiatzen segituko dugu. Bilborako buelta. Zuastiko zerbitzu-gunean (Iruñea) geldialdia egingo dugu. 21:00etatik 21:30ak arteko tartean Termibusera helduko gara, trafikoaren arabera.

 



FacebookTwitter