Proiektu honetan programaturiko jarduera guztiak eskola ordutegitik kanpo, baina eskola espazio fisikoaren barruan garatzen dira. Paper nagusia dute Elkartetik garatzen den jarduera multzoaren barruan eta lotuta daude ondoko HELBURUekin:

 

  • Garatu talde jarduerak, jolas-, kultura-, prestakuntza- eta kirol-motakoak, non heda daitekeen haurrek ikastetxean  jasotzen duten prestakuntza akademikoa.
  • Zabaldu eta suspertu euskararen erabilera eremu akademikotik kanpo, ikastetxean “D” hizkuntza ereduaren arabera gauzatzen dena.
  • Eskaini baliabide bat zeina lagun diezaion familien pertsona-, senitarte- eta lan-bizitza kontziliatzeari.

 

Horretarako, kultura-, arte- eta kirol-jardueren programa gauzatuko da honako IRIZPIDEetara begira:

  • Jarduerak euskaraz garatuko dira.
  • Jarduerak eskainiko dira bai haur hezkuntzan bai lehen hezkuntzako hiru zikloetan ere, eskaintza ikasleen adinarekin batera handituz.
  • Kirol jarduerak batez ere arratsaldez antolatzen dira, eta kultura zein prestakuntzakoak batez ere eguerdiko orduetan.
  • Jarduera eskaintza aurreko ikasturteko eskaeraren arabera diseinatuko da, taldeak finka daitezen ahaleginduz, jarraipena izan ahal dezaten eta eman dadin jardueraren areagoko garapena zenbait ikasturtetan zehar.
  • Ahalegindu, instalakuntzen egoerak baimendu ahala, batera ez ipintzen maila berarentzako jarduerak egun eta ordu berean.
  • Diseinatu jarduerak non sexuen arteko berdintasuna hastapena susper dadin, neska eta mutilen parte hartzea era orekatuan emanik jarduera guztietan.
  • Ahalbidetu gabezia fisikodun ikasleek jardueretara hel daitezen, haien beharretara hoberen egokituriko guneak aukeratuz.
FacebookTwitter