"Eskola Berria", Félix Serrano eskola publikoko ikasleriaren guraso elkartea, honako helburuekin eratu zen 1993ko uztailaren 5ean, eskolako hezkuntza komunitatearen partaide aktibo gisa:

  1. Hobekuntzak bultzatu, haren ahalmenen neurrian, irakaspenaren kalitatean giza zein hornikuntza arloetan.
  2. Familiak bideratu, sustatu eta sorotsi haien seme-alaben hezkuntzari dagozkion arloetan.
  3. Ikastetxearen hezkuntza jardueretan lagundu.
  4. Suspertu familien parte hartzea ikastetxearen kudeaketan.
  5. Sustatu eta lagundu familien iniziatibak orotariko hezkuntza hobe bat helburu dutenean.
  6. Suspertu pertsona kopururik handienaren parte hartzea ikastetxearen erabakietan.
  7. Suspertu hezkuntzaren eta honekin lotutako guztiaren doakotasuna.

Urteotan zehar, garatu ditu ekintza anitzak, ikastetxeko ikasleriaren eta familien pertsona gisako eta gizarte garapenera bideratuak, bertako profesional taldearen elkarlan eta elkarrekintzan.

Ekintza horien guztien garapenerako Eskola Berria badago BIGE-ren (Bizkaiko Gurasoen Elkartea) babespean eta bere legezko behar guztiak betetzen ditu, bere betebehar zibiletatik darienak barru.

Elkarteak badu Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren laguntza.

Badu, halaber, laguntza eta onarpena Bizkaiko Foru Adundiko Kultura Sailaren partetik, zeinak Bizkaia Kirolak 2006 saria esleitu baitzion, ordura arte ikastetxe kontzertatuei emana zitzaiona.

Horrez gain, 2004/05 ikasturtean lortu zuen antzezlan onenei Bilboko Udalak urtero ematen dien saria.

FacebookTwitter