Elkartea aipatutako ekintzak diseinatu eta gauzatzen dituzten guraso bolondresek dinamizatzen dute. Ordezkaritza Organo Goren - OOGan familien ordezkaritzarekin lotutako ekintzak betetzen dituzten gurasoak ere aipatu beharra dago.

Elkarteak buru bat ere badauka, zeinek eskolaz kanpo zein barruko agente guztienganako elkarrizketa, bitartekotza eta ordezkaritza funtzioak betetzen dituen. Horrez gain, elkartearen barne-koordinazioaren ardura dauka.

Elkartea zenbait lan batzordetan antolatuta dago. Batzorde bakoitzean lagun edo talde batek ekintzak garatzearen ardura du, aurretiaz adostutako arauak eta helburuak betetzen direla ziurtatuz.

Batzorde bakoitzari dagozkion eginkizunak ondorengoak dira:

Administrazio batzordea

  1. Diruzain batzordearekin koordinatuz, elkartearen kideen zerrenda egitea.
  2. Elkartearen kideen liburua eguneratzea.
  3. Elkartean sartu berri direnen datuak jasotzea.
  4. Elkartearen kideen datu-basea eguneratzea.
  5. Elkartearen kideen artean zirkularrak, ohar informatiboak, etabar banatzea.
  6. Elkartearen kideen txartelak prestatzea.

Diruzain batzordea

  1. Kontuen liburua eguneratzea.
  2. Familien kobroak kudeatzea.
  3. Beharrezko banku bideratzeak egitea.
  4. Urteroko aurrekontua eta balantzea egitea.
  5. Ekintzak burutzeko finantziazio iturriak bilatzea.
  6. Dirulaguntzak jasotzeko beharrezkoak diren eskabideak osatzea.

 

Arte, kultura eta kirol ekintzen batzordea

  1. Urteroko ekintzen plana egitea.
  2. Ekintzen garapenerako arautegia eta elkarbizitza oinarriak[1] ezartzea.
  3. Ekintzen parte hartze fitxak prestatu, banatu eta jasotzea, baita ekintzekin lotutako oharrak eta zirkularrak zabaltzea.
  4. Ikasleria taldetan sailkatzea, urtero jasotako eskabideen arabera.
  5. Ikasle eta ekintzen datu-basea urtero egitea eta eguneratzea.
  6. Diruzain Batzordearekin batera, eskolaz kanpoko jarduerekin lotuta dauden kobroak eta ordainketak egitea.
  7. Zerbitzuak eskeintzen dizkiguten enpresa edo banakako profesionalekin harremanetan egotea eta beraien lan zein kolaborazio baldintzak negoziatzea.
  8. Eskola komunitateko agente guztiekin elkarlanean egotea, ekintzen funtzionamenduan arazoak edo akatsak egonez gero, ahalik eta arinen konpondu ahal izateko, hobekuntza proposamenak eginez.

 

Batzorde honen betekizunak nahiko korapilotsuak direnez, eskolaz kanpoko ekintza bakoitzak ekintza horretan parte hartzen duten umeen familien artean aukeratutako ordezkari bat izan behar du, nahi eta nahi ez. Ordezkari honek bitartekari gisa funtzionatuko du familia eta batzordearen artean; ekintzaren ardura duten monitore edo enpresekin mintzatuko da eta baita eskolako arduradun edo/eta ikasleekin, familiei beharrezkoa iruditzen zaienean.

Liburutegi batzordea

  1. Urteroko ekintzen plana egitea.
  2. Ekintzen garapenerako arautegia eta elkarbizitza oinarriak[2] ezartzea.
  3. Ekintzen parte hartze fitxak prestatu, banatu eta jasotzea, baita ekintzekin lotutako oharrak eta zirkularrak zabaltzea.
  4. Liburutegiko baliabideen erosketa eta difusioa egitea, inbentarioa eguneratuz, eta liburutegia ondo antolatuta mantentzea kontsultak eta maileguak errazteko asmoz.
    1. Diruzain Batzordearekin batera, liburutegiko jarduerekin lotuta dauden kobroak eta ordainketak egitea.
    2. Eskola komunitateko agente guztiekin elkarlanean egotea, ekintzen funtzionamenduan arazoak edo akatsak egonez gero, ahalik eta arinen konpondu ahal izateko, hobekuntza proposamenak eginez.


 Jolastoki batzordea

  1. Urteroko ekintzen plana egitea.
  2. Ekintzen garapenerako arautegia eta elkarbizitza oinarriak[3] ezartzea.
  3. Ekintzekin lotutako oharrak eta zirkularrak zabaltzea.
  4. Ekintzen ikuskapena eta ebaluazioa egitea.
  5. Eskola komunitateko agente guztiekin elkarlanean egotea, ekintzen funtzionamenduan arazoak edo akatsak egonez gero, ahalik eta arinen konpondu ahal izateko, hobekuntza proposamenak eginez.
  6. Diruzain Batzordearekin batera, jolastokiko jarduerekin lotuta dauden kobroak eta ordainketak egitea.

 

 Familien laguntzarako ekintzen batzordea

  1. Urteroko ekintzen plana egitea. Ekintza bakoitzean erreferentetzat hartuko dugun norbait egon behar du.oFamilia eta ikasleen izenak jasotzea eta antolatzea.
    1. Trebakuntza eskola
    2. Kultura eta kirol ekintzak
    3. Goizeko haurtzaindegia
    4. Jardunaldi trinkoan zehar, 15:00tik 16:30ak arteko ekintzak
  2. Zerbitzuak eskeintzen dizkiguten enpresa edo banakako profesionalekin harremanetan egotea eta beraien lan zein kolaborazio baldintzak negoziatzea.
  3. Diruzain Batzordearekin batera, proposatutako jarduerekin lotuta dauden kobroak eta ordainketak egitea.
  4. Eskola komunitateko agente guztiekin elkarlanean egotea, ekintzen funtzionamenduan arazoak edo akatsak egonez gero, ahalik eta arinen konpondu ahal izateko, hobekuntza proposamenak eginez.

 

Jai batzordea

  1. Eskolako jai guztietarako ekintzen egitasmo zehatza eta osoa prestatzea.
  2. Jaiak ospatzeko beharrezkoak diren baimenen eskabideak egitea.
  3. Finantziazio iturriak eta laguntza materiala bilatzea.
  4. Ekintzak garatzeko behar diren gai guztiak erostea.
  5. Diruzain Batzordearekin batera, jaiekin lotuta dauden kobroak eta ordainketak egitea.
  6. Proposatutako ekintzak dinamizatzeko behar diren lagunak lortzea
  7. Kanpotik dakartzagun baliabideen kudeaketaz arduratzea: musika taldeak, ikuskizunak, atrakzioak, etabar.
  8. Jaiekin lotutako oharrak eta zirkularrak zabaltzea.


[1] Ikus 1. Eranskina “Elkarbizitza Dekalogoa eta Denon espazioak erabiltzeko arauak”

[2] Ikus 1. Eranskina “Elkarbizitza Dekalogoa eta Denon espazioak erabiltzeko arauak”

[3] Ikus 1. Eranskina “Elkarbizitza Dekalogoa eta Denon espazioak erabiltzeko arauak”

 

FacebookTwitter